Ekonomia

Yolanda Barcinak onartu du CANen gainsaria gehiegizkoa zela

Sistema aldatzeko eskatu du eta ordura arte uko egin dio laguntza jasotzeari. UPN ez beste alderdiek kritikatu dute UPNko zenbait goi-kargudunek Nafarroako Aurrezki Kutxarengandik jasotzen zituzten dietak, Parlamentuko Foru Erregimenaren Batzordean.

2011ko urriaren 13a
17:59
Entzun

Yolanda Barcina Nafarroako Presidenteak Parlamentuaren Foru Erregimenaren Batzordean UPN ez den gainontzeko alderdi guztiek Nafarroako Aurrezki Kutxarengandik dieta moduan jasotzen zuen diruaren gainean egin dizkioten galderak erantzun behar izan ditu, eta onartu du gehiegizkoak zirela. Horregatik CANeko zuzendariei horiek murrizteko neurriak hartzeko eskatu die.

Azken egunetan jakin da UPNko hainbat goi-kargudunek dieta oso handiak jasotzen zituztela gobernu postuetan egoteagatik CANen zituzten karguak betetzeagatik; esate baterako, zenbait hedabidek zabaldu dutenez Barcinak eta Miguel Sanzek 2004tik 750.000 euro jaso dituzte. Oposizioko alderdiek gogor kritikatu dituzte gainsari horiek. Barcinak esan du iraganeko kontua direla eta sistema berritu beharra dagoela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.