Hilaren 15ean Zangozako paper fabrika batean zauritu zen langilea hil egin da: Miguel Angel T.S 53 urteko iruñearra. Hirugarren graduko erredurak izan zituen gorputzaren %70ean, koadro elektriko batean leherketa izan zenean. Ezbeharra izan ostean Zaragozako erietxe (Espainia) batera eraman zuten.
Lan istripuan zauritu ziren beste bi langileak arriskuz kanpo daude.
LAB sindikatuaren datuen arabera, aurten Euskal Herrian lan istripuetan edo lan baldintzen ondorioz hil den 44. behargina da. Iaz horrela 82 langile zendu zirela dio LABek, duela bi urte 85, 2008an 112, 2007an 125.