ZAPORE GARRATZEKO TXOKOLATEA
Bost hilabeteko ika-mikaren ondoren, Cadburyk ontzat hartu du Kraften erosketa eskaintza. Azkenean, elikagaien AEBetako konpainiak 13.300 milioi euro pagatuko ditu txokolate enpresa ingelesaren truke, iraileko lehen eskaintza egin zuenean baino 1.700 milioi euro gehiago. Operazioa ez du begi onez ikusten Londresko gobernuak, fabrikak galtzeko beldur delako. Irudiko gizonezkoak, berriz, ikur baten galera salatu nahi zuen atzo, Kraften Toblerone bat erreta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu