Zeledonen aterkia

Joseba Barandiaran Andueza.
2010eko martxoaren 24a
00:00
Entzun
Inork ez daki non dagoen, ez Zeledonen aterkia, ez burtsa ere. Galdu samar dabil: bezperan %2 galdu, hurrengoan irabazi. Bigarren eskuko etxebizitzen salmenta onak direla AEBetan? Jaia. Greziak aterkia lapurtzen dizula? Kezkatu eta ajerako prestatu. EBZrena baino argiago ikusten da Erreserba Federalak zeharkatu beharreko enparantza eta nazioartean negozio dibertsifikatua duten Espainiako akzioen erosketarik izan zen atzo, Wall Streeten poza lagun: 2.094 milioiren salerosketa Ibex-35eko akziotan, eta bi banku handiak %1,8 inguruko irabaziekin; ACS (+%0,9) kontseilutik at mantentzeko asmoa gordetzen duen Iberdrola (+%1,4) eta Venezuelan eroso dagoen Repsol-YPF (+%1,59) ere, pozarren. Abengoa (+%6,04) irabazi mozkorraldian sendo 500 milioiren zorra jaulkitzea lortu duela eta; gorrian, Grifols (-%0,45) izan zen jaia gutxien gozatu zuena. Euroaren aldean, dolarrak itxura hobea du epe laburrera. Errenta aldakorra edo finkoa, nork jakin.



BNP Paribas (+%0,88) bankuak Iberdrolaren (+%1,42) kapitalaren %3,1 du bere esku: zuzeneko partaidetza %1,99koa du, eta gainontzekoa hirugarrenekin dituen konpromisoei erantzuteko. %3ko partaidetza gainditu izanak, CNMVri horren berri ematera behartu du Frantziako banku hori. Laugarren akziodun nagusia da, Espainiako ACS eraikuntza enpresaren (%12,7ko partaidetza du), BBKren (%6,8) eta Valentziako Bancajaren (+%5,7) ostean. Vital kutxa %0,13ko partaidetza baten jabe da. Akziodunen bozketa ahalmena mugatua egotea zeresan handia ematen ari da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.