Zenbat hiltegi daude Hego Euskal Herrian?

2012ko urtarrilaren 13a
00:00
Entzun

Araba



Laudio. Oso txikia da, eta abelburu gutxi hiltzen dira.

Bizkaia



Karrantza. Oso txikia da, eta abelburu gutxi hiltzen dira.

Gipuzkoa



Donostia. Mafrido izena du eta langileen kooperatiba da. Handia izan arren, hilketak asko gutxitu dira.

Zestoa. Urkaiko izena du, eta ehun baserritar bazkideko kooperatiba bat da. Nahiko gaitasun handia du .

Tolosa. Urtean 10.000 abelburu inguru hiltzen dituzte.

Oñati. Zubillaga merkataritza sozietate publikoak kudeatzen du hiltegia, eskualdeko udalen babesarekin.

Nafarroa



Iruñea. Bi hiltegi daude: Iruñeko hiltegia eta La Protectora.Lehenak kanpoko abereekin lan egiten du; bigarrena Nafarroako handiena da.

Etxarri. Oso txikia da. Udalarena da, baina herriko harakinek kudeatzen dute.

Irurita. Baztan inguruko bakarra da. 300 bat baserritarrek osatutako kooperatibak kudeatzen du.

Tutera. Uvesa enpresarena da, eta 230 langile ditu. 2009an inauguratu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.