Zer dira opor fiskalak?

2011ko uztailaren 29a
00:00
Entzun

Zer izan ziren opor fiskalak eta zerga-pizgarriak?



Atzerriko eta barneko inbertsioa erakarri nahian Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundiek 90eko hamarkadan eman zituzten laguntza batzuk.

Laguntza bakarra izan al zen?



Ez, hiru motatakoak izan ziren: Opor fiskalak. Gutxienez milioi erdi euroko inbertsioa egin eta hamar lanpostu sortzen zituzten enpresa berriek ez zuten hamar urtez sozietate zerga—enpresen irabazien gaineko zerga— pagatu behar.

Opor fiskal txikiak. Sozietate zergaren %99 eta %25 arteko kenkariak izan ziren, enpresa berrientzat, irabaziak zituzten lehen urtetik aurrera.

Zerga-pizgarriak. Aktiboetan 15 milioi eurotik gora inbertituz gero, sozietate zergaren bidez inbertsioen %45 berreskuratzeko aukera izan zuten.

Zenbat diru izan zen?



700 milioi euro barkatu zizkieten 300en bat enpresari. 1993an hasi eta 2000ra arte iraun zuten laguntzek.

Zer gertatu da diru horrekin?



Aldundiek esaten dute enpresek dagoeneko itzuli dietela dirua, baina Europako Batzordeak ez die sinisten, eta isun handia ezarri nahi die.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.