Zerga neurriak

2011ko urriaren 25a
00:00
Entzun
Ondare Zerga. 700.000 eurotik gorako ondarea duten zergadunei eragingo die (5.000 inguru Nafarroan), eta horien etxebizitza zergapetuko da 300.000 eurotik gora balio badu. 30 milioi euro inguru biltzea espero da.

Kapital etekinak. 6.000 eurotik beherako kapital etekinak dituzten zergadunei %18tik %19ra igoko zaizkie zerga tasak. 9,5 milioi euro biltzea espero da.

440 euroko kenkaria. 2008an ezarri zen 440 euroko zerga kenkaria kendu egingo da, eta urtean 12.000 euro baino gutxiago irabazten duten zergadunentzat salbu —120.000 zergadun, orotara—. Horiek kenkaria izango dute. 10,5 milioi euro biltzea espero da.

Etxearen erosketa. Etxea erosteagatik ezarritako zerga kenkariei eutsi egingo zaie. Babes ofizialeko etxebizitza, finkatutako salneurriduna edota mugatutako prezioa duen etxebizitza librea erosiz gero, %5eko kenkaria kendu egingo da.

Enpresa txikiak: 2012an eta 2013an enplegua sortzen duten enpresa txikiei eta autonomoei zerga kenkaria %30 handituko zaie. Enplegua eusten duten enpresei Sozietate Zerga gutxitu egingo zaie.

Terrorismoaren biktimak.Estatuak terrorismoaren biktimei emandako laguntzak ez dira zergapetuko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.