Ekonomia

Zigorra izango da, baina ez dute ontziolek ordaindu beharko

Europako Batzordeak uztailaren 17an hartuko du erabakia. Almuniak dio inbertsoreei eta ontzijabeei dagokiela jasotako laguntzak itzultzea.

Miren Garate.
2013ko ekainaren 27a
13:55
Entzun

Azken egunotan bazebilen zarata, eta gaur goizean baieztatu du Joaquin Almunia Europako Batzordeko Lehiakortasun komisarioak. 2005 eta 2011 artean ontziak egiteko eman ziren laguntzak estatu laguntzak izan ziren, eta dirua itzuli egin beharko da. Alabaina, Almuniaren esanetan, ezin dira ontziolak behartu horretara. Jakinarazi du Bruselari proposatuko diola diru hori ontzien finantzaketan parte hartu zuten inbertsiogileek eta ontzijabeek ordaintzea, aurrenak zerga abantailez baliatu zirelako, eta bigarrenak ontziak merkatuko prezioaren azpitik eskuratzeko moduan izan zirelako. Erabaki ofiziala uztailaren 17an emango du Europako Batzordeak.

Arantza Tapia Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomikorako sailburuak atzo esan zuenez, ontziolak laguntzak itzultzera behartzeak Gipuzkoako eta Bizkaiko bost ontziolak ixtea eragingo luke. Izan ere, 1.000 milioi euro bueltatu beharko lituzkete, eta lau hilabeteko epea soilik izango lukete horretarako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.