Zinemaldia, San Mamesen

Joseba Barandiaran Andueza.
2009ko irailaren 22a
00:00
Entzun
Film batekoa dirudien bilakaera darama Athletic Clubek, eta, burtsak ere halakoxea zeraman azken asteotan. Esna egotea ona da ordea eta errealitatea eta fikzioa banatzea ere bai: Zinemaldia Donostian da eta burtsa ezin da mugarik gabe igo, ehiztarien ametsak amets. AEBetako ekonomiaren adierazle aurreratuek boskarren hilabetez jarraian gora egin dute abuztuan, baina hori ere ez da nahikoa izan salmenten nagusitasuna eragozteko. Epel Wall Street eta berotu ezinean gurea indizeak. Beste erreferentzia nagusirik ezean, blue chip-en inguruko berriak izan ziren hizketagai nagusi: Edurnezurik (+%0,83) Antena 3 (-%1,53) telebistaren ekoizlea erosiko ote duen zabaldu da, eta Santanderren Brasilgo eragiketak (ikus ohartxoa) ere atentzioa eman du. Salerosketa bolumena ez zen handiegia izan, eta NDFk galdera ezerosoa egin die gobernuei: finantza sektorean egin duten ezohiko esku-hartzea noiz eta nola amaitu asmo duten.



Santander (-%0,5) bankuak itzal handia lortu du finantza krisian. Nazioartean kaudimen eta sendotasun itxura mantendu du, eta, bien bitartean, bere balantzea sendotzeko pausoak ematen jarraitzen du. Brasilen duen filialaren %16 burtsaratuko du, eta 5 mila milioi inguru eskuratu. Garaipen handia banku gorriarentzat, Brasilgo Banco Real filialari 30 mila milioiren balioa aitortuko liokeelako, Banestoren (-%0,78) balioa halako bost eta ia-ia Iberdrolak(-%1,38) balio duen beste. Munduko 30 bankurik handienen artean legoke, Brasilgo Real.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.