Munduko ekonomia hazten ari dela, baina moteltze zantzuak geroz eta agerikoak direla uste du OCDEk. Hala, aurtengoa baino hazkunde txikiagoa aurreikusi du datorren urterako. 2010ean, OCDEko herrialdeetako ekonomiak barne produktu gordinaren%2,5 eta %3 artean haziko direla iritzi dio; 2011n, aldiz, %2 eta %2,5 artean besterik ez. 2012ra arte hazkundea indartzen ari denik ez dela nabarituko esan du erakunde horrek.
Gauzak okerrera joan ez daitezen, herrialdeek zor publikoari eusteko neurriak ezinbestean hartu beharko dituztela adierazi du, gainera. «Herrialdeek inoiz baino ahalegin handiagoa egin beharko dute zor publikoa barne produktu gordinari %6aren eta %9aren artean eusteko», Angel Gurria OCDEko idazkari nagusiaren esanetan. Erabaki politikoak hartzeko une zailak direla aitortu arren, egoera egonkortzeko beharrezko guztia egin beharko dutela ohartarazi zien erakundearen barruko herrialdeei, «zor publikoa jasan ezinezko mailara iritsi delako».
Zor publikoa jasan ezinezko mailara iritsi dela dio OCDEk
Munduko ekonomiaren hazkundea moteltzen ari dela dio, eta datorren urtean aurten baino gutxiago haziko dela
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu