Zortzi milaren sarrera

Joseba Barandiaran Andueza.
2009ko martxoaren 25a
00:00
Entzun
Ibex-35 (+%0,47) 8.000 puntuko langarekin borrokan ari da, gainetik pasa ezinda. Athleticek ere, zortzi mila lagun eta gehiagoren sarrerak nola banatu du buruhauste nagusi. Burtsan 2.241 milioiren akzioak mugitu ziren atzo, eta, zenbaki borobil eta berde-beltzek lagunduta, indizeak arreta berezietako gelatik ateratzear leudeke. Kontuz baina: Gas Natural %10 pasa edo Telecinco %7,5 igotzera mugitzen dituzten indarrak, hedge fund-ek eragindako arnasketa berezien kontuak dira; akzioak euren onean kabitu ezinda gelditzen dira aldakortasuna medio. Popular (+%3,21) edo BBVAk (+%2,06) bankuen oxigeno mailaren igoera agertu zuten atzo ere, baina gainontzeko blue chip-ak non sartu ez zekitela ibili ziren. Stiglitz Nobel saridunak zergadunei lapurtzea egozten dio Geithner eta Obamaren planari, baina bistakoa da: sektore publikoak pribatutik aterako ditu bere sosak. Pribatuaren barruan, noren gainean jezarriko den. Horratx gakoa.



Deutsche Bank eta Credit Suisse erakundeek urte hasiera oparoa izan dutela jakinarazi zuten atzo. Urretzat jotzen zen zaborrari zabor prezioa finkatu ostean, berriz ere posible da negozioa egitea. Akziodunena, zailago konponduko da.



Sabadell (+%1,84) bankuak lehentasunezko akzio batzuk berrerosteko eskaintza luzatu die inbertsiogile handi zenbaiti. 2006ko irailean epemugarik gabeko zorra saldu zien, urtero %5,23ko errendimendua. 100 euro jarri zituenari 42,5 eskaintzen dizkio orain.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.