Ekonomia

Zortzigarren greba eguna Basauriko Gerdau enpresan

Lanaldia luzatzearen eta soldata murriztearen kontrako lanuztea egin dute langileek.

2013ko ekainaren 17a
17:37
Entzun

Maiatzaren 31z geroztik zortzigarren lanuztea egin dute gaur Basauriko Gerdau enpresako, lehengo Sidenorgo, langileek. Lan hitzarmen berri bat lortzea eta enpresak hitzarmeneko baldintza guztiekin bete behar izatea da grebaren helburua. Sindikatuen eta enpresako zuzendaritzaren proposamenak bateragaitzak dira. Enpresako zuzendaritzak aurkeztu duen hitzarmen berriak langileen soldatak murriztu eta horien lanaldia luzatu nahi du. Azken lan erreformaz baliatuz, galerak izanez gero, hitzarmeneko baldintza guztiak bete behar ez izateko aukera mantendu nahi du. Sindikatuek ez dituzte baldintza horiek onartzen, eta negoziazioekin jarraituko dutela adierazi dute.

Gaur egungo hitzarmenak 2012ko abenduaren 31n zuen iraungitze data, eta, azken lan erreformaren ondorioz, urte honen amaieran geratuko da bertan behera. Bi aldeen arteko proposamenak hurbiltzen saiatuko dira hurrengo asteazkeneko negoziazioan. Akordiorik lortzen ez badute, lanuzteak izango dira ekaineko astelehen, ostiral eta larunbat guztietan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.