Zubia

Joseba Barandiaran Andueza.
2009ko irailaren 23a
00:00
Entzun
Mikel Urdangarinen kanta berriaren omenez edo, zubi eta bestelakoen eraikuntza enpresek egin zituzten atzo kurrinkarik handienak: %10 igo zen Sacyr, %6,33 Cintra, %5,7 Ferrovial eta %2,647 FCC. Dolarraren ahultzeak eraikitzen du burtsen igoerarako zubia, mundua toki ulergarriagoa bihurtzen ari den seinale: kontsumitzeko ahalmena galtzen dute AEBek eta, ondorioz, ekoizteko pizgarri handiagoak ditu munduko ekonomia nagusiak. Superzordunak zorrei aurre egiteko ordua da. %0,7 pasa irabazi zuten, bestalde, indizearen bi zutarri nagusiek, Santander eta Edurnezurik. 2.142 milioiren salerosketa eta Wall Street martxa ona lagun, 11.800 puntuen langaz gora egingo du lo Ibex-35 (+%0,76) indizeak. Erreserba Federalaren eta G20koaren aldetik berri askorik ez da espero. Baina finantza sistemaren egiturak, zubiak zubi, eusten diola dirudi. Indra eta Inditexek soilik galdu zuten atzo %1,5 baino gehiago. Baikorkeriak idatzi dit zutaz.



Sacyr. Sacyrrek (+%10), 4 mila milioiko baliora iristen ez den enpresak, 23 mila milioitik gora balio duen Repsol-YPFren (+%2,03) %20 erosi zuen, zorpetze bidez, dirua ugaria eta merkea zen garaian. Petrolio enpresaren balioak eta gorabeherak, beraz, izugarri eragiten diote gaur egun Del Rivero buru duen eraikuntza enpresari. Izan ere, berme ezberdinak eman behar izan ditu bere zorraren ordain, eta aldakortasun itzela eragiten dio horrek bere akzioari, Repsolenak maila jakin batzuk harrapatu ahala. Petrolioa gorantz doa; berri onak Sacyrrentzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.