arcelor mittal

Zumarraga eta Urretxu, elkartasunak batuta

Greba deialdia bertan behera geratu arren, hainbat saltoki eta eskolek ateak itxi dituzte giza katera gehitzeko. Bideoa: Zumarraga eta Urretxu lotu dituen giza katea (Argazki Press). [youtube]https://youtu.be/ZO-AqOW8Lxs[/youtube]

Oihan Vitoria.
2016ko apirilaren 20a
07:23
Entzun

Labea itxi zuten aurreko astean, eta herenegun produkzioa amaitu zuen. Urola Garaian jakin badakite itxiera behin betikoa izan daitekeela, baina ez dute amore eman nahi eta herritarrek langileekin bat egin dute Arcelor Mittaleko lantegiaren eta langileen aldeko giza katean. Ozen ari dira oihukatzen: "Jo ta ke, irabazi arte". 11:00etan hasi dute giza katea Zumarraga eta Urretxu arteko bidean eta bete egin da bidea.

Herritarren erabateko sostengua jaso dute langileek gaur. "Ez gara 300. Bailara osoa gara", argudiatu dute. Sinera hotsen artean adin guztietako herritarrak batu dira.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.