Zuzendaritzek adostu dute fusiorako protokoloa
DONOSTIA. Euskadiko Kutxaren eta Ipar Kutxaren zuzendaritza batzordeek adostu dute bat egiteko protokoloa. Erakunde berriak Arrasaten izango du egoitza nagusia, eta 15 kideko zuzendaritza izango du. Horietatik hamabi izendatuko ditu Euskadiko Kutxak eta hiru Ipar Kutxak. Bi erakundeetako batzar nagusiek ekainaren amaieran eman beharko diote oniritzia bat egiteari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu