Azken elkarrizketa

Argitxu Noblia

Argitxu Noblia

Ipar Euskal Herriko EAJ-ko presidentea

2008-07-22 - 12:00

 Erantzundako galderak

17

G. Mila esker, Argitxu, elkarrizketa digitalean parte hartzeagatik, eta hurrena arte! BERRIA.INFO

E. milesker zuei eta nik bezala, iraun eta eraiki, denak elkarrekin

16

G. Udalbiltza bateratua, bai ala ez? Joxe

E. Orain momentuan zaila da bateratzea. Helburu bat izaten ahal da. Bozemaleek haien hautua ere emanen dute.

15

G. Esango zein diren Iparralderako hiru-lau erronka nagusiak? Mattin Etxezarreta

E. Lehena bizi. Bigarrena lana egin. Hirugarrena bakea. Laugarrena, euskal lurraldeetako harremanak ofizialak bilakaraztea.

14

G. Elkarrizketa honetan esan duzu ETAren indarkeria arazoa dela abertzaleen batasunerako. Nola desagerrarazi indarkeria hori? Zer egiteko prest zaude? Joan

E. Duela zazpi urte sortuarazi dut elkarte bat. Deitzen da Bakea Bai-Pour la paix en Pays Basque. Elkarte kideak ari dira pentsaketan helburu horren betetzeko. Bi aldiz bakearen aldeko festibala egin dugu, azkena Saran. Gero Bakearen Hitzarmena egin genuen eta zabaldu dugu Euskal Herri osoan, bereziki Herria kazetari esker. Ildo hori sakontzen dugu elkarrekin.

13

G. Frantziako Kongresuak euskara ondare gisa onartu du. Baina euskara oraino ez da ofiziala. Zer egin ofizialtasuna lortzeko, zer borroka? Nora

E. Lehen aldikotz, hizkuntza gutituak onartuak dira Frantziako konstituzioan. Lehen urratsa da segur. Geroa hobeki ikusten dut. Eta hori euskalzaleen lanari esker. Beste urte batzuk pasatu beharko dira ofizialtasuna ardiesteko.

12

G. Addio, Argitxu! Honat hemen ene galdera: Lapurdi, Baxe Nafarro eta Xiberoan horren indar guti izaki, zendako ez du EAJ-PNB-k alderdi abertzaleekin aliantza egiten, EH Bai koalizioan kasu? Ez dea inportantago gure herrialdearen frantsestea gelditzea, nor bere politiketetan ibiltzea baino? Xan Pierra

E. Nire aldetik, bere burua abertzaletzat duten guztiekin mintzatuko naiz beti, baina bortizkeria ez dut onartzen. Beraz, horretan da muga.Ez da batere konfirmatua edo jakina abertzale guztien batasunak indar aski ekarriko duela bizi garen baldintzetan. Aldiz, Europan bizi gara eta muga gehienak askatu behar ditugu. Aintzinatu garelarik, ikastolendako adibidez, frantses alderdiekin sartu gara lanean ere.

11

G. Zergatik dauka horren indar gutxi EAJk Iparraldean? Mikel Rodriguez

E. Alde batetik ez da hain gutti, azken bozetako emaitzetan ikusi dugunaren arabera. Bertze alde batetik, Iparraldean sortu den abertzaleen mugimendua EAJren lanari esker sortu da.

10

G. Zer gertatu da zure seme Aitor eta zeure artean EAJtako zuzendaritza hartzeko orduan? Leire Agirre

E. Lehenik, apirilaren 19an hautatua izan da Aitor Arandia. Nahiago ukan zuen kargu horren uztea bere familiaren eta pertsonal arazo eta arrazoiengatik. Jakin behar da hala ere, Baionako Herriko Etxean biziki hartua dela kontseilari gisa. Geroztik alderdikideek ni hautatu naute ekainaren 28an.

9

G. Camblongek erran zuan: EAJren historian lehen aldiz emazte baten ardurapean egonen da lurralde osoko egitura bat. Garrantzia al du? Xare Ithurria

E. Egia da lehen aldia dela. Espero dut dena ongi pasatuko dela eta nire aldetik, ene hautetsiak askiesteko ahalegin guztiak eginen ditut.

8

G. Zu izan ziren Ipar Euskal Herriko ikastolen sortzaileetariko bat. Nolako egoeran daude ikastolak? Jaques

E. Nire hiru haurrekin hasi dut ikastola baten muntatzen, nire etxean hasi nintzen 1969an. Orain 2000 ikasle baino gehiago dira Iparraldeko ikastoletan, gehienak leku publikoetan. Uste dut gero eta gehiago zabalduko dela sistema hori; Seaskaren eredua. Baikorra naiz.

7

G. Erran berri duzu: "Bereziki lan eginen dugu gure indarren azkartzeko eta alderdikide berri batzuen aurkitzeko". Nola? Michel

E. Galdera oso ona. Helburu bat izaten da eta horren egiteko baliabideak aztertzekoak dira. Ahal bezain ongi.

6

G. Zer deritzozu "think gaur euskadi 2020" proposamena? Eta bertan dioena Iparraldeari buruz, hau da, "mugaz-gaindiko kooperazio eremua hizkuntza eta azpiegituregaitik"? Nik beti izan dut sentsazioa Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako EAJ bertara mugatzen duela soilik bere joko esparrua. Mila esker! Jon

E. Nire martxoko hauteskundeko egitarauak edo plaketak jadanik aipatzen ditu zuk idatzi dituzun gaiak: mugaz gaindiko elkarlana, hizkuntzak eta azpiegiturak. Beraz nor,ala da ideia horiek atzematea Think gaur Euskadi 2020 proposamenean. Bakoitzak bere lana egiten du, lan handia, baina bere eremuan. Guk Iparraldean indar gutiago badugu gai horien agerrarazteko.

5

G. Garai batean UDFrekin joan zinen independiente, orain EAJrekin... Noiztik zara afiliatua EAJn? Jon Loperena

E. 1997tik alderdikidea naiz Baionako Biltzarrean, ez naiz aldatu eta ez naiz aldatuko.

4

G. Ibarretxek eta EAJko zenbait buruzagik "euskal gizartea", "euskaldunon ordezkariak", "euskaldunok erabakiko dugu" bezalakoak erabiltzen dituzte askotan Arabari, Bizkaiari eta Gipuzkoari soilik erreferentzia egiteko. Nola ikusten duzu hori? Asier

E. Nonbaitetik hasten ahal dela. Hiru probintzietan egin duten lana baliakorra izan da denentzat, fruituak eman ditu.

3

G. Errespetu guztiarekin esanda, ez duzu uste gazte jendeak hartu beharko lukeela Iparraldean EAJren ardura? Ander Bildarrain

E. Bai, Iparraldeko EAJ irekia da denei, gazte eta helduei. Oroitazen ahal gira Nelson Mandela eta Ghandi ez zirela haingazteak haien lanen egiteko.

2

G. ETAren indarkeria arazo al da abertzaleen batasunerako? Marie Barthez

E. Bai, dudarik gabe.

1

G. Zeintzuk dira Iparraldeko EAjren lehentasunak hurrengo urteotan? Aingeru Lopez

E. Oraindik ea dira denak finkatuak, elkarrekin ikusi behar dugu. Nire leloaren arabera; Iraun eta Eraiki: euskara, mugaz gaindiko harremanak indartazea, EuskadiEuropan, eguneroko kudeakeketak...