Binakako Txapelketa

Urriza eta Larrañagak gertu dute Binakakoaren finala

40-29 irabazi diete Matxin III eta Barrenetxea IV.ari finalerdietako ligaxkaren lehenengo partiduan

Urriza bere maila onena berreskuratzeko bidean dago. MAIALEN ANDRES
2019ko abenduaren 12a
21:38
Entzun

Urriza eta Larrañagak aurrera pauso handia eman dute Binakakoaren finalaren bidean. Finalerdietako lehendabiziko partiduan 40-29 irabazi dute Matxin III eta Barrenetxea IV.aren aurka eta emaitza horrekin larunbateko bigarren partiduan, Juanenea eta Azpirozen aurka, 32 tanto nahikoak dituzte finalera sailkatzeko. 

Partiduan zehar nagusi izan dira gorriak, batez ere bederatzinako berdinketa eta gero. 20-12 egin dute ihes eta ondoren hamar, hamaika eta hamabi tantoren aldeak ederki kudeatu dituzte azkenengo 40-29 arte.

Urrizak bere jokorik onena berreskuratu du azken asteetan eta hori asko nabari d partiduetan. Sendo, akats bakarra egin du norgehiagoka guztian zehar, eta erasoan ere ongi aritu da, batez ere zazpigarren koadrora pilota sartuz. Larrañagak ere bere mailarik onena eman du Barrenetxeari aurre eginez. Urdinek berriz ez dute bikote egin. Agian nabaritu da ez direla elkarrekin aritu orain arte.

Barrenetxeak sakearekin bakarrik asmatu du eta piloteoan ez du minik egin Urrizaren defenta onaren ondorioz. Orain, hurrengo partidua irabazi beharra dute derrigorrez finalera sailkatu nahi baldin badute, baina hori datorren asteko kontua izango da. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.