Uterga eta Azpirozek partidu bikaina jokatu zuten eta 30-40 garaitu dituzte Urriza eta Larrañaga Binakako Orona Fundazioa Txaplketan. Doneztebeko aurrelariak izugarrizko partidua jokatu zuen eta bikotea ziztu bizian eraman zuen garaipenera. Hasieratik bukaeraraino izan zen jaun eta jabe.
Urriza eta Larrañaga hotz hasi ziren eta konturatzerako partidus maldan gora zuten 8-25 galtzen. Momentu horretan puntua galtzen lehenengo bikotea izango zela zirudien, baina ez. Erreakzioa izan zuten eta zazpi tantora hurbildu ziren, 27-34, baina azkenean punturik gabe geratu ziren.
Utergak jokaldi ugari egin zituen. Lehendabiziko hamar tantoetatik zortzi jokaldian amaitu ziren. Guztira 27 egin zituen eta akats bakarra. Aurrelarien norgehiagoka izan zen eta hor Utergak Urriza menderatu zuen. Iruñeako aurrelari hotz sartu zen Galarertako kantxara eta nahiz eta hobetu ez zen nahikoa izan. Atzelariak neurria eman zuten eta zortzi tantorekin amaitu zuen Larrañagak eta bostekin Azpirozek.
Garaipen honekin garaileak zortzi puntu batu dituzte bi partiduetan eta beraz finalerdiak gertu daude beraientzako. Hiru partidutan lau puntu batzen badituzte sailkatuak leudeke. Galtzaileak berriz lau punturekin geratu dira.