ber-, bir-

>
ber-, bir-. Bokalez hasten diren aditzek 'ber' hartzen dute ('berrargitaratu', 'berreraiki', 'berridatzi'...), eta kontsonantez hasten direnek, 'bir' ('birloratu', 'birsaldu'...). Nolanahi ere, neurriz erabiltzeko baliabidea da: 'birkalifikatu' ez ezik, 'kalifikazioa aldatu' ere erabil daiteke; 'birfindegi' baino hobe da 'findegi' erabiltzea; 'birbanatu' baino hobe, 'banatu'; 'berradiskidetu' baino hobe, 'adiskidetu'...
© Berria.eus - Euskal Editorea SM    •   Martin Ugalde kultur parkea, Andoain 20140
Telefonoa: 943-30 40 30  •   Faxa: 943-59 01 72  •  Posta elektronikoa: estiloliburua@berria.eus
webgunearen mapa