Bilaketa: AEB

Bilaketa azalpenetan:

idazkuntza >> Esaldiaren antolamendua >> Aposizioak >> Aposizioak egiteko hiru modu

Komaduna.

Askotan, bi komako aposizioarekin egiten da esaldia hobekienik; beste batzuetan —ingurua nolakoa den—, komarik gabe. Gehienetan, bi komako egitura lagungarri izaten da, esaldi zatiak mugatzen dituenez gero.

[ez] Haserre agertu zen atzo Iñigo Urkullu Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordeko presidentea Biktimen Lantaldearen egitekoaren inguruan PPk eta PSE-EEk sortutako polemikagatik.

[bai] Haserre agertu zen atzo Iñigo Urkullu, Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordeko presidentea, Biktimen Lantaldearen egitekoaren inguruan PPk eta PSE-EEk sortutako polemikagatik.

—Koma tarteko aposizioetan, berdin deklinatzen dira bi osagaiak.

Dick Cheneyk, AEBetako presidenteordeak, ez du deus esan.

Dick Cheney, AEBetako presidenteordea, ez dago ados batzordeko buruekin.

—Horrelako aposizioetan ere jarri behar izanez gero, aurreneko elementuaren ondotik idazten da.

[ez] Zuzenduko duen orkestra ez ezik, emango duten obra, Fidelio ere, ondo ezagutzen du Gomez Martinezek.

[bai] Zuzenduko duen orkestra ez ezik, emango duten obra ere, Fidelio, ondo ezagutzen du Gomez Martinezek.

Komarik gabea.

—Aposizioa komarik gabe idatziz gero, azken osagaia bakarrik deklinatzen da.

Dick Cheney AEBetako presidenteordeak ez du deus esan.

Dick Cheney AEBetako presidenteordea ez dago ados batzordeko buruekin.

—Bi izen berezi segidan doazenean, ez da komeni komarik gabeko aposizioa erabiltzea:

[ezJackson Bushen aholkulariak argi eta garbi hitz egin du.

[baiJacksonek, Bushen aholkulariak, argi eta garbi hitz egin du.

[baiBushen aholkulari Jacksonek argi eta garbi hitz egin du.

Molde klasikoa:

—Horrelakoetan, azken osagaia bakarrik deklinatzen da, eta ez da komarik jartzen.

AEBetako presidenteorde Dick Cheneyk ez du deus esan.

AEBetako presidenteorde Dick Cheney ez dago ados batzordeko buruekin.

idazkuntza >> Esaldiaren antolamendua >> Aposizioak >> Aposizio komaduna, batzuetan traban

Aposizio komadunak traba egiten du galdegaiaren eta aditzaren artean dagoenean. Beraz, horrelakoetan hobe da ordena aldatzea.

[ez] Alemanian, Lutherren sorterrian, egin dute batzar nagusia.

[bai] Alemanian egin dute batzar nagusia, Lutherren sorterrian.

[bai] Lutherren sorterrian egin dute batzar nagusia, Alemanian.

Menpeko perpaus baten barrenean, hobe da komarik gabeko formak erabiltzea.

[ezDick Cheneyk, AEBetako presidenteordeak, esan duenez, ez dago ados batzordeko buruekin.

[baiDick Cheney AEBetako presidenteordeak esan duenez, ez dago ados batzordeko buruekin.

[baiAEBetako presidenteorde Dick Cheneyk esan duenez, ez dago ados batzordeko buruekin.

Beste aukera bat ere badago: menpekoa esaldi nagusi bihurtzea.

Dick Cheneyk, AEBetako presidenteordeak, esan du ez dagoela ados batzordeko buruekin.

Noren eta nongo kasuekin, komeni da komarik gabeko formak erabiltzea, eten handiegia sortzen baitu koma tarteak:

[ez] Asko gustatu zaio Steven Cohenen, Bill Clintonen kolaboratzailearen, ideia.

[bai] Asko gustatu zaio Bill Clintonen kolaboratzaile Steven Cohenen ideia.

[bai] Asko gustatu zaio Steven Cohenen ideia. Bill Clintonen kolaboratzaile da Cohen.

Aposizioak esaldia zamatzen badu, hobe da aditzaren ondora eramatea.

[ez] Juventuseko entrenatzaileak, gainera, Roberto Padini, taldeko jokalaririk zaharrena, beste postu batean jarri zuen.  

[bai] Juventuseko entrenatzaileak, gainera, beste postu batean jarri zuen Roberto Padini, taldeko jokalaririk zaharrena.

idazkuntza >> Puntuazioa >> Parentesiak eta marra luzeak >> Ezaugarri orokorrak

Bai parentesiek eta bai marra luzeek eten egiten dute diskurtso nagusia, eta beste unitate bat gehitu, datu osagarriak eransteko.

Neurriz erabiltzekoak dira: testua etenez betea badago, errazago da irakurleak haria galtzea.

[ez] Gaur (20:30) elkarren aurka ariko dira. 

[bai] Gaur elkarren aurka ariko dira (20:30).

[ez] Gaurko saioa Zestoako udal kiroldegian (12:30) jokatuko dute.

[bai] Gaurko saioa Zestoako udal kiroldegian jokatuko dute (12:30).

Izen sintagma barruko etenik, ahal dela, ez da egin behar.

[ez] Baltimoreko (AEBEvening Sun egunkariak bidaiari guztiak onik atera zirela idatzi zuen.

[bai] Bidaiari guztiak onik atera zirela idatzi zuen Evening Sun egunkariak (Baltimore, AEB).

[ez] Nazioarteko Xake Federazioak dopin analisiak egingo dizkie San Luiseko (Argentina) munduko txapelketan ari diren jokalariei.

[bai] Nazioarteko Xake Federazioak dopin analisiak egingo dizkie San Luisen (Argentina) munduko txapelketan ari diren jokalariei.

[ez] Nilo Cruz (Matanzas, Kuba, 1961) antzerkigileak Pulitzer saria irabazi zuen 2003an.

[bai] Nilo Cruz antzerkigileak (Matanzas, Kuba, 1961) Pulitzer saria irabazi zuen 2003an.

ortotipografia >> Letra larria, xehea eta maiuskula txikia >> Letra larria, izen bereziak markatzeko >> Lekuak

Leku izenetan, letra larriz hitz guztiak, tarteko artikulu eta preposizioak salbu.

Los Angeles; Santa Eulalia del Riu; Aix-en-Provence; Ile-de-France

Generikoa letra xehez idazten da, non eta ez den izen bereziaren parte, izen + izenondo egitura batean.

Mediterraneo itsasoa; Amazonas ibaia; Alpe mendiak; Bilbo hiria; Bizkaiko golkoa, Indiako ozeanoa 

Baina:Itsaso Gorria; Ibai Urdina; Ozeano Barea

Administrazioko egitura politikoak.

Nafarroako Foru Komunitatea; Pirinio Atlantikoetako Departamendua

Errealitate historiko eta geopolitikoak.

Mendebaldea [herrialde kapitalistak; tradizio kristaua] / Ekialdea [herrialde komunistak; tradizio budista, hinduista]; Iparra [herrialde aberatsak] / Hegoa [herrialde pobreak]; Ekialde Hurbila

AEBetako eta Mendebaldeko kulturen menpeko ikusten zuen Japonia.

Leku izenetatik eratorritako aditzak, baina ez herritar izenak.

Euskal Herriratu; Frantziaratu; Espainiaratu

Baina: nafarra, frantziarra, espainiarra

Herri eta hirietako toponimoak, eraikinak, gelen izen bereziak. Generikoa letra xehez idazten da, non eta ez den izen bereziaren parte.

Petrona dorreak; Arriurdiñeta plaza; Estafeta kalea; Euskalduna jauregia; Lekaio kultur etxea; Biteri kultur etxea; San Joan Bataiatzailearen eliza; Moneda jauregia; Barakaldo antzokia; San Telmo museoa; Alkizako Kultur Etxea; Elgetako Kultur Etxea; Arte Ederren Museoa; Etxe Zuriko Gela Obala; Ondarroako Kafe Antzokia  

Baina: Dorre Bikiak; Kale Nagusia; Plaza Biribila

Itzultzen ez diren atzerriko toponimoak.

Downing Street; Times Square

ortotipografia >> Zenbakiak >> Itzultzeko orduan kontuan hartzekoak

Beste hizkuntzetan adierazitako kopuruak itzultzeko, kontuan izan baliokideak zein diren:

Billion (ingelesa, AEB), milliard (frantsesa), milliarde (alemana), millardo (gaztelania), miliardo (italiera): 10(mila milioi).

Trillion (ingelesa, AEB), billion (ingelesa, Erresuma Batua eta Australia), billion (frantsesa, alemana), billón (gaztelania), bilione (italiera): 1012 (bilioi).

Kontuz: Erresuma Batuan eta Australian gero eta gehiago zabaltzen ari da, AEBetako ingelesaren eraginez, billion hitza 10adierazteko. Esaterako, BBCk berak balio horrekin erabiltzen du gaur egun. Beraz, ingelesetik itzultzean, oso tentuz jokatu beharra dago, zenbaki okerrik ez zabaltzeko.

ortotipografia >> Lerroak >> Lerro bukaerak

Tituluetan, azpitituluetan, sumarioetan, tartekietan eta leihoetan, hitzak ezin dira moztu, eta hitz elkartuetako marratxoa ezin da utzi lerro bukaeran.

[ez]

Bihar amaituko da
Aizarnazabalgo
demetarako izen-
emate epea, eguerdian

[bai]

Bihar amaituko da
Aizarnazabalgo
demetan izena
emateko epea, eguerdian

Siglak ezin dira bereizi bi lerrotan.

[ez]

Horretaz deus ez du esan A-
EBetako Estatu idazkariak.

[bai]

Horretaz deus ez du esan
AEBetako Estatu idazkariak.

Baina hitz arruntak bezala irakurtzen diren sigla eta akronimoak motz daitezke lerro bukaeran. 

Horretan ados jarri dira Eco-
soceko kideak eta sindikatuak.

Magnitudeak eta dagokien sinboloa ezin dira bereizi bi lerrotan.

50 g urdaiazpiko [50//g urdaiazpiko*]

Zenbakia eta dagokion hitza lerro berean idazten dira.

878 milioi [878//milioi*], 988 euro [988//euro*], Joan Paulo II.a [Joan Paulo//II.a*], XII. Mintegia [XII.//Mintegia*].

Paragrafoko azken lerroa ezin da izan zutabeko lehenbizikoa.

ortotipografia >> Laburtzapenak >> Siglak eta akronimoak >> Lerro bukaeran nola eman

Letra larriz idazten diren siglak ezin dira zatitu lerro bukaeran.

[ez] Horretaz deus ez du esan A-
EBetako Estatu idazkariak.

[bai] Horretaz deus ez du esan
AEBetako Estatu idazkariak.

Letra xehez idatzi eta hitz arruntak bezala irakurtzen diren sigla eta akronimoak bana daitezke bi lerrotan.  

Horretan ados jarri dira Eco-
coseko kideak eta sindikatuak.

 

AMERIKETAKO ESTATU BATUAK

AMERIKETAKO ESTATU BATUAK

Ameriketako Estatu Batuak, AEB
Herritar izena: estatubatuar.
Eremua: 9.631.418 km2.
Hiriburua: Washington (washingtondar). Washington izeneko estatua ere bada; ez nahasi.
Hiri nagusiak: New York, Los Angeles, Chicago, Houston, Filadelfia, Phoenix, San Diego, San Antonio, Dallas, San Jose, Detroit, Indianapolis, Jacksonville, San Frantzisko, Miami, Baltimore, Atlanta, Boston, New Orleans.
Dirua: dolar estatubatuar.
Hizkuntzak: ez dago hizkuntza ofizialik, baina ingelesak betetzen du 'de facto' funtzio hori, eta AEBetako Senatuak zuzenketa bat onartu zuen 2006an, ingelesa 'hizkuntza nazional' izendatzeko. Dozenaka hizkuntza indiar, gehienak desagertzeko zorian. 20.000 hiztunetik gora honako herrien hizkuntzek dituzte soilik: navajo (178.000), ojibwa (7.000 AEBetan eta 48.000 Kanadan) eta dakota (18.000 AEBetan eta 4.000 Kanadan). Inuit hizkuntza ere desagertzeko zorian dago AEBetan. Gaztelaniaz ere mintzatzen dira gutxiengo hispanoko asko (28,1 m.).
Biztanleak: 316 milioi (NBE, 2012). Zuri (%81,7), beltz (%12,9), asiar (%4,2), amerindiar (%1). AEBetako biztanle askok latinoamerikar jatorria dute (%17), baina ez dituzte talde etnikotzat hartzen.
Erlijioak: protestante (%54), katoliko (%25,9), judu (%1,4), musulman (%0,6), budista (%0,5), hindu (%0,4), beste (%0,7), sinesgabe (%15).
Menpeko herrialdeak: Puerto Rico, Birjina Uharte Amerikarrak (Karibe), Ipar Marianak, Guam, Samoa Estatubatuarra, Wake (Pazifikoa). Beste hainbat uharte eta atoloi ere badituzte AEBek beren mende, baina horietan ez da inor bizi (Faunaren Babes Sistema Nazionalaren zati dira): Baker uhartea, Howland uhartea, Jarvis uhartea, Johnston atoloia, Kingman Reef, Midway uhartea, Navassa uhartea, Palmyra atoloia.

erdarazeuskaraz
Admiralty Island / île de l'Amirauté / isla del AlmirantazgoAlmirantegoaren uhartea
Aleutian Islands / Aléoutiennes / AleutianasAleutiar Uharteak edo Aleutiarrak
Appalachian Mountains / ApalachesAppalacheak, Appalache mendiak
CaliforniaKalifornia
Cape Canaveral / Cabo Cañaveral Cañaveral lurmuturra
Cape Prince of Wales / cap Prince-de-Galles / cabo Príncipe de GalesGalesko Printzearen lurmuturra
Cascade Range, Cascade Mountains / chaîne des Cascades / cordillera de las CascadasUr jauzien mendikatea
Central Valley / Vallée Central / Valle CentralErdialdeko Harana
ColoradoColorado
Death Valley / Vallée de la mort / Valle de la MuerteHeriotzaren harana
Far West / Lejano OesteMendebalde Urruna
Grand Canyon / Gran Cañón / Cañón del ColoradoArroila Handia
Great Basin / Grand Bassin / Gran Cuenca Arro Handia
Great Salt Lake / Grand Lac Salé / Gran Lago SaladoAintzira Gazi Handia
HawaiHawaii
Inside Passage / Passage Intérieur / Pasaje Interior o Paso InteriorBarnealdeko pasaia
Louisiane / LuisianaLouisiana
Midwest / Middle West / Medio OesteMendebalde Ertaina
MinesotaMinnesota
MisisipiMississippi
MisuriMissouri
New England / Nouvelle-Angeterre / Nueva InglaterraIngalaterra Berria
New HampshireNew Hampshire
New Mexico / Nouveau Mexique / Nuevo MéjicoMexiko Berria
North Carolina / Caroline du Nord / Carolina del NorteIpar Carolina
North Dakota / Dakota du Nord / Dakota del NorteIpar Dakota
Nouveau Orleans / Nueva OrleansNew Orleans
Nueva JerseyNew Jersey
Nueva YorkNew York
Pacif Coast Ranges / chaînes côtières du Pacifique / cadena costera del Pacífico, Cordillera del PacíficoBareko kostako mendikateak / Pazifikoko kostako mendikateak
Pensilvania / PennsylvaniePennsylvania
PhiladelphiaFiladelfia
Prince of Wales Island / île du Prince de Galles / isla Príncipe de GalesGalesko Printzearen uhartea
Red River / rivière Rouge / río RojoIbai Gorria
Rio Grande Rio Grande (Mexikon, Rio Bravo deitua)
Rocky Mountains / Rocheuses Montagnes / Montañas RocosasMendi Harritsuak
Saint Lawrence Island / île Saint-Laurent / isla San LorenzoSan Laurendi uhartea
Salt River / rivière Salée / río SaladoIbai Gazia
San FranciscoSan Frantzisko
San LuisSaint Louis
Sierra NevadaSierra Nevada
Sonoran Desert / désert de Sonora / desierto de SonoraSonorako basamortua
South Carolina / Caroline du Sud / Carolina del SurHego Carolina
South Dakota / Dakota du Sud / Dakota del SurHego Dakota
TejasTexas
West Virginia / Virginie-Occidentale / Virginia OccidentalMendebaldeko Virginia
White River / rivière White / río BlancoIbai Zuria
 

Bermuda

Bermuda

Herritar izena: bermudar.
Eremua: 53,3 km2.
Hiriburua: Hamilton.
Hiri nagusiak: Saint George, Dockyard, Somerset.
Dirua: dolar bermudar. AEBetako dolarrarekin bat dator.
Hizkuntzak: ingeles (ofiziala), portuges.
Biztanleak: 64.900 lagun (NBE, 2012). Beltz (%54,8), zuri (%34,1), mestizo (%6,4), beste (%4,3), zehaztugabe (%0,4)
Erlijioak: anglikano (%23), katoliko (%15), afrikar metodista (%11), bestelako protestante (%18), beste (%19), sinesgabe (%14).
Jakingarriak: lurralde britainiarra da Atlantikoko uharte hau.
 

Wake uhartea

Wake uhartea

Eremua: 6,5 Km2.
Biztanleak: Ez dago jatorrizko biztanlerik.
Jakingarriak: Ozeano Bareko lurralde estatubatuarra da, eta AEBetako Itsas Armadaren kokagune.
 

MEXIKO

MEXIKO

Mexikoko Estatu Batuak
Herritar izena: mexikar.
Eremua: 1.972.550 km2.
Hiriburua: Mexiko Hiria (mexikar).
Hiri nagusiak: Guadalajara, Monterrey, Puebla, Tijuana, Leon, Toluca, Ciudad Juarez, Torreon, San Luis Potosi, Merida.
Dirua: peso.
Hizkuntzak: gaztelania (ofiziala). Zazpi milioi lagun baino gehiago mintzo dira hizkuntza amerindiarretan. Horien artean: nahuatl, tarahumara, yaqui, o'odham, maia hizkuntzak (akatec, chol, huastec, tzeltal, tzotzil, jacaltec, yucatec), mazateco, zapotec, mixtec eta beste hainbat.
Biztanleak: 116 milioi (NBE, 2012). Mestizo (%60; amerindiar-espainiar), amerindiar (%30), zuri (%9), beste (%1, amerindiar-afrikar eta abar).
Erlijioak: katoliko (%89), protestante (%6), beste (%5).

erdarazeuskaraz
Baja California / Basse-CalifornieKalifornia Beherea, -a
Baja California Sur / Basse-Californie du Sud / Baja California SurHego Kalifornia Beherea, -a
ChiapasChiapas
Corriente del Golfo / Gulf Stream Golkoko itsaslasterra
Desierto de ChihuahuaChihuahuako basamortua
Desierto de Sonora / Sonoran DesertSonorako basamortua
Eje Neovolcánico, Eje Volcánico Transversal / cordillère néovolcaniquezeharkako sumendi ardatza
Golfo de California / Gulf California/ Golfe de CalifornieKaliforniako golkoa
Golfo de México / Gulf of Mexico / Golfe du MexiqueMexikoko golkoa
Golfo de Tehuantepec / Gulf of Tehuantepec / golfe de TehuantepecTehuantepec golkoa
Península de Yucatán / Yucatán Oeninsula / péninsule du YucatánYucatan penintsula
Río BravoRio Bravo (AEBetan, Rio Grande deitua)
Sierra Madre OccidentalMendebaldeko Sierra Madre
Sierra Madre OrientalEkialdeko Sierra Madre
Sierra Madre del SurHegoaldeko Sierra Madre
Sierra Madre, Sierra Madre de Chiapas, Cordillera CentralSierra Madre
Bilaketa sarreretan:

[sigla] AEB. /a-e-be/ Ameriketako Estatu Batuak (USA*, EEBB*). Pluralean deklinatzen da. AEBak, AEBek, AEBetako.

Bilaketa azalpenetan:

bilioi (biloi*). Itzultzean, kontuan izan Ameriketako Estatu Batuetako ingelesean 'billion' hitzak mila milioi adierazten duela, eta Erresuma Batuko eta Australiako ingelesean, berriz, bilioia. Dena dela, Erresuma Batuan eta Australian gero eta gehiago zabaltzen ari da, AEBetako ingelesaren eraginez, 'billion' hitza mila milioi adierazteko. Esaterako, BBCk berak balio horrekin erabiltzen du gaur egun.

bisa (bisatu*). Estatu batzuetan sartzeko behar den agiria. Bisarik gabe, ezingo da sartu AEBetan.

bizileku baimen, -n bizitzeko baimen (erresidentzia baimen*, egoitza baimen*). AEBetan zaila da egoitza baimena lortzea*[e.] AEBetan zaila da bizileku baimena lortzea. Zaila da AEBetan bizitzeko baimena lortzea.

departamentu. Saila. AEBetako Estatu Departamentua.

dolarizazio, dolarizatu. Herrialde batek atzerriko diru bat hartzea, gehienetan AEBetako dolarra, barruko transakzio ekonomikoetan erabiltzeko.

dreamer. h. ameslari. Umetan edo gaztetan gurasoekin batera AEBetara legezko paperik gabe sartu eta han hazitakoa. Letra etzanez idatziko dugu 'ameslari' adiera honetan.

Fed. AEBetako Erreserba Federala. Erabiltzekotan, azaldu.

hegotar (sudista*). AEBetako Sezesio Gerran, hegoaldeko estatuen eta esklabotzaren aldekoa.

ipartar (nordista*). AEBetako Sezesio Gerran, estatu guztien batasunaren aldekoa eta esklabotzaren kontrakoa .

Irailaren 11. Letra larriz idazten da 2001. urtean AEBetako Dorre Bikiei eta Pentagonoari eginiko erasoei buruz aritzean. Laburturik, 'I-11'.

jaitsi 1. Kopuruez mintzatuz, 'zenbat jaitsi' erabiltzen da, ez 'zenbatean jaitsi'*. Orobat jokatzen da 'murriztu', 'apaldu' eta gisako aditzekin. Inflazioa %0,1ean jaitsi zen uztailean AEBetan*[e.] Inflazioa %0,1 jaitsi zen uztailean AEBetan.

jarraitu 2. Ez erabili 'kasu egin', 'ikusi', 'entzun' edo 'aztertu' adierazteko. Telebistatik jarraitu zuten partida*[e.] Telebistan ikusi zuten partida. // Jarraitu duzu legebiltzarrean izaniko eztabaida?*[e.] Kasu egin diozu legebiltzarrean izaniko eztabaidari? // AEBetako presidente izateko lehia jarraitzen ari den aditu bat*[e.] AEBetako presidente izateko lehia aztertzen ari den aditu bat.

Obamacare. Barack Obamak AEBetako osasun sisteman eginiko erreforma.

Ryder Cup. Golf torneoa, Europako eta Ameriketako Estatu Batuetako taldeek jokatzen dutena. Mugagabean deklinatzen da. Europak astindu ederra eman die AEBei Ryder Cupen.

sureño* e. hegotar. XIX. mendeko AEBetan, hegoaldeko estatuen aldekoa.

[sigla] EEBB* e. AEB, Ameriketako Estatu Batuak.

[sigla] NRA. /ene-erre-a/ Erriflearen Erakunde Nazioanala, AEBetakoa.

[sigla] NSA. /ene-ese-a/ Segurtasun Nazionalerako Agentzia, AEBetakoa.

[sigla] SOPA. /sopa/ Sareko Pirateria Gelditzeko Legea, AEBetakoa.

[sigla] USA* AEB, Ameriketako Estatu Batuak.

© Berria.eus - Euskal Editorea SM    •   Martin Ugalde kultur parkea, Andoain 20140
Telefonoa: 943-30 40 30  •   Faxa: 943-59 01 72  •  Posta elektronikoa: estiloliburua@berria.eus
webgunearen mapa