Bilaketa: Aginte Nazionala

 

Palestina

Palestina

Herritar izena: palestinar.
Eremua: 6.520 km2.
Hiriburua: Jerusalem (jerusalemdar).
Hiri nagusiak: Tulkarem, Nablus, Ramallah, Hebron, Gaza, Khan Yunis, Jeriko, Betleem, Jenin.
Dirua: Israelgo shekel berri, dinar jordaniar (Zisjordanian soilik).
Hizkuntzak: arabiera (ofiziala). Zisjordanian, arabieraz gain, hebreera ere erabiltzen dute, kolono israeldarrek gehienbat. Gazan, domariera ere erabiltzen dute.
Biztanleak: 4,4 milioi (NBE, 2010). Palestinarrak 3,5 milioi inguru dira, eta juduak 475.000. Palestinako Estatistiken Bulego Nagusiaren arabera, 9,6 milioi palestinar inguru daude munduan, gehienak Palestinatik kanpo.
Erlijioak: palestinarren %90 musulman sunitak dira, eta %10 inguru, kristauak. Kolono israeldarrak juduak dira.
Jakingarriak: hauek dira Palestinako lurralde okupatuak: Zisjordania, Jerusalem ekialdea eta Gaza. Gazak eta Zisjordaniako zenbait hiri eta lurraldek Palestinako Aginte Nazionala osatzen dute, administrazio autonomoa duen lurraldea, baina kokagune juduak aginte horretatik kanpo geratzen dira. 2005. urtean, Israelgo Gobernuak hustu egin zituen Gazako kokagune juduak. 2012an, Nazio Batuen Erakundeak estatu behatzaile gisa onartu zuen.
Transkripzioak: Izen bereziak idazteko, ikus alfabeto arabiarretik eta perso-arabiarretik transkribatzeko taula.

auzo erdaretanarabierazeuskaraz
Belen / BethleemBait LahmBetleem
Djenine / Jenin / Jenine / Yenin / YaninJaninJenin
GazzahGhazzahGaza
HebronAl KhalilHebron
Jalaliya, Jabalya Jabalia
Jericho / Jerico / JerikoArihaJeriko
Jerusalen / JerusalemAl QudsJerusalem
Khan Yunis, Jan Yunis, Khan Younes Khan Yunis
Nablous / Nablus / Naplus / NaplusaNabulusNablus
QalqiliyahQalqiliyahQalqiliya
RamalaRam AllahRamallah
West Bank Zisjordania
Transkripzio taula

ingelesezfrantsesezgaztelaniazeuskaraz
chtchchtx (esaterako, Txad)
dh, ghdh, ghd, gdh, gh (esaterako, Abu Ghraib)
iyah, -iya-iyah, -iya-iyah, -iya-iya (hitz amaieran; esaterako, Nasiriya)
jj, djyj (esaterako, Najaf)
kkkk (esaterako, Karbala, Kuwait)
khkhjkh (esaterako, Khartum, Khomeini)
n-ne-n-n (hitz amaieran; esaterako, Jenin)
qqqq (esaterako, Al-Qaeda, Qatar)
sssss (esaterako, Mosul, Aswan)
shchshx (esaterako, Raxid)
ththzth (esaterako, Baath)
uouuu (esaterako, Mubarak)
wou, ww, uw (bokal artean edo bokal aurrean; esaterako, Kuwait, Aswan), u
yi, yy, iy (bokal artean edo bokal aurrean; esaterako, Diwaniya), i (esaterako, Hudaida)

1. Izen bat bokala + '–h' letraz amaitzen denean, '-h' hori ezabatu egingo da mutua denean, eta bere hartan utzi ahoskatzen bada: 'Al-Fatah', baina 'Diwaniya', 'Nasiriya', 'Al-Arabiya'. 2. Kontsonante bikoitzak bere hartan utzi: 'Falluja'; 'Hezbollah'; 'Amman'; 'Hussein'. 3. Artikulua letra larriz hasieran, eta xehez tartean. Marratxoz loturik idazten da: 'Al-Jaafari', 'Al-Fatah', 'Deir ez-Zor'. 4. 'H' hasperenduz bukaturiko hitzak kontsonantez bukaturikoak bezala deklinatuko dira: 'Al-Fatahek', 'Al-Fatahen', 'Al-Fataheko'...

© Berria.eus - Euskal Editorea SM    •   Martin Ugalde kultur parkea, Andoain 20140
Telefonoa: 943-30 40 30  •   Faxa: 943-59 01 72  •  Posta elektronikoa: estiloliburua@berria.eus
webgunearen mapa