Bilaketa: Australia

Bilaketa azalpenetan:

ortotipografia >> Zenbakiak >> Itzultzeko orduan kontuan hartzekoak

Beste hizkuntzetan adierazitako kopuruak itzultzeko, kontuan izan baliokideak zein diren:

Billion (ingelesa, AEB), milliard (frantsesa), milliarde (alemana), millardo (gaztelania), miliardo (italiera): 10(mila milioi).

Trillion (ingelesa, AEB), billion (ingelesa, Erresuma Batua eta Australia), billion (frantsesa, alemana), billón (gaztelania), bilione (italiera): 1012 (bilioi).

Kontuz: Erresuma Batuan eta Australian gero eta gehiago zabaltzen ari da, AEBetako ingelesaren eraginez, billion hitza 10adierazteko. Esaterako, BBCk berak balio horrekin erabiltzen du gaur egun. Beraz, ingelesetik itzultzean, oso tentuz jokatu beharra dago, zenbaki okerrik ez zabaltzeko.

 

AUSTRALIA

AUSTRALIA

Australiako Commonwealth
Herritar izena: australiar.
Eremua: 7.741.220 km2.
Hiriburua: Canberra (canberrar).
Hiri nagusiak: Sydney, Melbourne, Brisbane, Perth, Adelaide, Newcastle, Gold Coast, Wollongong, Hobart, Darwin.
Dirua: dolar australiar.
Hizkuntzak: ez dago hizkuntza ofizialik, baina ingelesa da ‘de facto’ ofiziala (%79,1). Txinera (%2,1), italiera (%1,9), beste (%11,1), zehaztugabe (%5,8). Australian 200-300 hizkuntza aborigen zeuden, eta gehienak galdu egin dira. Egun 70 hizkuntzak jarraitzen dute bizirik, eta horietako asko ere desagertzear daude: oso gutxik izango dituzte mila hiztun baino gehiago (tiwi, kala lagaw ya, warlpiri...).
Biztanleak: 22,9 milioi (NBE, 2012). Zuri (%92), asiar (%7), aborigen eta beste (%1).
Erlijioak: katoliko (%26,4), anglikano (%20,5), bestelako kristau (%20,5), budista (%1,9), musulman (%1,5), beste (%1,2), zehaztugabe (%12,7), sinesgabe (%15,3).
Menpeko herrialdeak: Norfolk uhartea, Koral itsasoko uharteak, Lord Howe (Ozeania); Cocos uharteak (Keeling), Christmas uhartea, Ashmore eta Cartier uharteak (Indiako ozeanoa); Heard eta McDonald uharteak, Macquarie uhartea (Antartika).

erdarazeuskaraz
AdelaidaAdelaide
Australia Meridional / Australie Méridionale / Sout AustraliaHego Australia
Australia Occidental / Australie-Occidentale / Western AustraliaMendebaldeko Australia
Golfo de Carpentaria / Golfe de Carpentarie / Gulf of CarpentariaCarpentaria golkoa
Gran Bahía Australiana / grande baie australienne / Great Australian BightAustraliako Badia Handia
Gran Cordillera Divisoria / Cordillère australienne / Great Dividing Range / Eastern HighlandsMendikate Banatzaile Handia / Australiako mendikatea
Gran Cuenca Artesiana / Grand bassin artésien / Great Artesian BasinArtesiar Arro Handia
Isla Canguro / île Kangourou / Kanaroo IslandKanguru uhartea
MelburneMelbourne
Nueva Gales del Sur / Nouvelle-Galles du Sud / New South WalesHegoaldeko Gales Berria
SidneySydney
Territorio de la Capital Australiana / Territoire de la capitale australienne / Australian Capital TerritoryAustraliaren Hiriburuaren Lurraldea
Territorio del Norte / Territoire du Nord / Northern TerritoryIpar Lurraldea
península del Cabo York / péninsule du cap York / Cape Tork PeninsulaYork lurmuturraren penintsula
 

Ashmore eta Cartier uharteak


Eremua: 5 km2.
Jakingarriak: Australiaren menpeko uhartea, Indiako ozeanoan. Gaur egun, ez da inor bizi.
 

Cocos uharteak (Keeling)


Eremua: 14 km2.
Hiriburua: West Island.
Hiri nagusiak: Home Island.
Hizkuntzak: malaiera (Cocosetako dialektoak), ingeles.
Biztanleak: 628. Europar, Cocosetako malaiar.
Erlijioak: musulman sunita (%80), beste (%20).
Jakingarriak: Australiaren menpeko uharteak, Asia hego-ekialdean, Indiako ozeanoan.
 

KIRIBATI

KIRIBATI

Kiribatiko Errepublika
Herritar izena: kiribatiar.
Eremua: 811 km2.
Hiriburua: Hego Tarawa (tarawar). Errepublikako hiriburua Bairiki dela uste izaten da, baina hiriburuaren zati bat besterik ez da Bairiki.
Hiri nagusiak: Bonriki, Abaiang, Bairiki, Betio.
Dirua: dolar australiar.
Hizkuntzak: ingeles eta kiribatiera edo gilbertera (Mikronesiako uharte hauetako jatorrizko hizkuntza).
Biztanleak: 1003.000 lagun (NBE, 2011). Mikronesiar (%98,8), beste (%1,2; mestizo, tuvaluar, europar...).
Erlijioak: katoliko (%52), protestante (%40), bahaista, musulman, zazpigarren eguneko adbentista, Jainkoaren Eliza, azken eguneko santu (%6).

erdarazeuskaraz
Islas de la Línea / Espóradas Ecuatoriales / îles de la Ligne / Line Islands / Teraina Islands / Equatorial IslandsLerroko uharteak
 

NAURU

NAURU

Nauruko Errepublika
Herritar izena: nauruar.
Eremua: 21 km2.
Hiriburua: Ez du hiriburu ofizialik. Yaren da gunerik handiena (yarendar).
Hiri nagusiak: Aiwo, Anabar, Anetan, Anibare, Baiti, Boe, Buada, Denigomodu, Ewa, Ijuw, Meneng, Nibok, Uaboe.
Dirua: dolar australiar.
Hizkuntzak: nauruera (ofiziala), ingeles.
Biztanleak: 10.200 lagun (NBE, 2011). Nauruar (%58), Ozeano Bareko beste uharte batzuetakoak (%26), txinatar (%8), europar (%8).
Erlijioak: kristau (hirutik bi protestanteak dira, eta hirutik bat katolikoa), bahaista.
 

TUVALU

TUVALU

Herritar izena: tuvalutar.
Eremua: 26 km2.
Hiriburua: Ofizialki, Funafuti uhartea da hiriburua (funafutiar), nahiz eta batzuetan uharteko hiriburua hartzen den herrialdeko hiriburutzat, Fongafale (fongafaletar).
Hiri nagusiak: Tonga, Lolua, Kulia, Tanrake, Savave, Fangaua, Asau.
Dirua: dolar australiar.
Hizkuntzak: tuvaluera, ingeles (ofizialak), samoera, kiribatiera edo gilbertera.
Biztanleak: 11.200 lagun (NBE, 2012). Tuvalutar (polinesiar, %96), mikronesiar (%4).
Erlijioak: Tuvaluko eliza (kongregazionalista, %97), zazpigarren eguneko adbentista (%1,4), bahaista (%1), beste (%0,6).
© Berria.eus - Euskal Editorea SM    •   Martin Ugalde kultur parkea, Andoain 20140
Telefonoa: 943-30 40 30  •   Faxa: 943-59 01 72  •  Posta elektronikoa: [email protected]
webgunearen mapa