Bilaketa: Herrialde Katalanak

 

Herrialde Katalanak

Herrialde Katalanak

Eremua: 69.823 km2.
Biztanleak: 14,8 milioi inguru (2024).
Jakingarriak: Katalanez mintzo diren herrialdeak Katalunia, Balearrak, Rossello, Valentzia eta Andorra dira. Aragoin, Kataluniako mugan, La Franja de Ponent izeneko eremuan, katalanez mintzo dira, eta Sardinian ere bai, Alghero hirian (katalanez, L'Alguer; bertan, katalana ofiziala da, sardiniera eta italiera bezala). Herrialde Katalanetatik kanpokotzat jotzen diren zenbait lurraldetan ere hitz egiten da katalanez: Murtzian, adibidez, El Carxe eskualdean (El Carche gaztelaniaz), valentzieraz hitz egiten dute zenbait udalerritan.
Transkripzioak: leku izenak idazteko, katalanezko erak erabiltzen ditugu.
 

ESPAINIA

ESPAINIA

Espainiako Erresuma
Herritar izena: espainiar / espainol.
Eremua: 504.782 km2.
Hiriburua: Madril (madrildar).
Hiri nagusiak: Sevilla, Malaga, Zaragoza, Cadiz, Murtzia, Granada, Santander.
Dirua: euro.
Hizkuntzak: espainiera / gaztelania (ofiziala). Hego Euskal Herrian euskara hizkuntza ofiziala da, Galizian galiziera, eta Herrialde Katalanetan katalana. Valentzian katalanari valentziera deritzo ofizialki. Aran ibarrean, aranera ofiziala da.
Biztanleak: 47 milioi (NBE, 2024). Espainiar (%72,9), katalan (%15,6), galiziar (%6,5), euskaldun (%5). Ikus Euskal Herria, Galizia, Herrialde Katalanak, Katalunia, Valentzia, Balearrak, Ceuta eta Melilla.
Erlijioak: katoliko (%80), sinesgabe (%12), beste (%1,4; ebanjelista, Jehovaren lekuko, musulman). Herritarren %7k ez dute zehaztu.
Transkripzioak: toponimoak idaztean, izan kontuan taula, eta ikus, halaber, Galizia, Katalunia, Valentzia eta Balearrak.

gaztelaniazeuskaraz
AndalucíaAndaluzia
AragónAragoi
BiniésBintze (Aragoi)
CalahorraCalahorra (Errioxa) (ez erabili 'Kalagorria'*)
CanariasKanaria uharteak, Kanariak (ez erabili 'Kanariar uharteak'*)
CantabriaKantabria
CasalarreinaNafarruri (Errioxa)
Castellón, Castellón de la PlanaCastello, Castello de la Plana
Castilla y LeónGaztela eta Leon
Castilla-La ManchaGaztela-Mantxa
Chafarinas / Iles ZaffarinesChafarinak, Chafarin uharteak
Costa Cálida Costa Calida (Murtzia)
Costa Tropical Costa Tropical (Granada)
Costa de la LuzCosta de la Luz (Huelva eta Cadiz)
Costa del SolCosta del Sol (Malaga)
CórdobaKordoba
El Bierzo / o BierzoBierzo
El MaestrazgoMaestrazgo / Maestrat (Aragoi)
EzcarayEzkarai
Gran CanariaKanaria Handia
Jaca Jaka (Aragoi)
JacetaniaJazetania
La Alcarria Alcarria
La AlpujarraAlpujarra (Andaluzia)
La BurebaBureba (Burgos)
La ManchaMantxa
La RiojaErrioxa
Lagos de CovadongaCovadongako aintzirak (Asturias)
Las ArribesArribes (Gaztela eta Leon)
Las HurdesHurdes (Extremadura)
Las Palmas (de Gran Canaria)Las Palmas, Las Palmas Kanaria Handikoa
Las VilluercasVilluercas
Los AncaresAncares (Gaztela eta Leon)
Los MonegrosMonegros (Aragoi)
Los PedrochesPedroches (Andaluzia)
Macizo CentralErdialdeko Mendikatea
MadridMadril
Mar MenorMar Menor
Miranda de Ebro Miranda Ebro (Burgos)
MurciaMurtzia
Nájera Naiara (Errioxa)
PalenciaPalentzia
Picos de EuropaEuropako mendiak
Principado de AsturiasAsturiasko Printzerria (oraingo izena); Asturietako Printzerria (izen historikoa)
Ruesta Arrosta (Aragoi)
SalamancaSalamanca
Salvatierra de Esca Salbaterra Ezka (Aragoi)
San Millán de la Cogolla Donemiliaga Kukula (Errioxa)
Santa Cruz de TenerifeSanta Cruz Tenerifekoa
Santo Domingo de la CalzadaSanto Domingo de la Calzada (Errioxa) (Ez erabili 'Ozkabarte'*)
Sierra de la DemandaDemanda mendilerroa
Sigüés Zigoze (Aragoi)
Sos del Rey Católico Sause (Aragoi)
Tauste Deustia (Aragoi)
Undués PintanoUndoze Pintano (Aragoi)
Undués de Lerda Undoze Lerda (Aragoi)
UrduésUrdoze (Aragoi)
Valle de AnsóAnso ibarra (Aragoi)
Valle de Hecho, Valle de EchoEcho, Echo ibarra (Aragoi)
Valle de Losa Lausa harana (Burgos)
Valle de MenaMena harana (Burgos)

Herrialde Katalanak

Mundua

 

Herrialde Katalanak

Herrialde Katalanak

Eremua: 69.823 km2.
Biztanleak: 14,8 milioi inguru (2024).
Jakingarriak: Katalanez mintzo diren herrialdeak Katalunia, Balearrak, Rossello, Valentzia eta Andorra dira. Aragoin, Kataluniako mugan, La Franja de Ponent izeneko eremuan, katalanez mintzo dira, eta Sardinian ere bai, Alghero hirian (katalanez, L'Alguer; bertan, katalana ofiziala da, sardiniera eta italiera bezala). Herrialde Katalanetatik kanpokotzat jotzen diren zenbait lurraldetan ere hitz egiten da katalanez: Murtzian, adibidez, El Carxe eskualdean (El Carche gaztelaniaz), valentzieraz hitz egiten dute zenbait udalerritan.
Transkripzioak: leku izenak idazteko, katalanezko erak erabiltzen ditugu.
© Berria.eus - Euskal Editorea SM    •   Martin Ugalde kultur parkea, Andoain 20140
Telefonoa: 943-30 40 30  •   Faxa: 943-59 01 72  •  Posta elektronikoa: estiloliburua@berria.eus
webgunearen mapa