Bilaketa: ekialde hurbila
ortotipografia >> Letra larria, xehea eta maiuskula txikia >> Letra larria, izen bereziak markatzeko >> Lekuak
›Leku izenetan, letra larriz hitz guztiak, tarteko artikulu eta preposizioak salbu.
Los Angeles; Santa Eulalia del Riu; Aix-en-Provence; Ile-de-France
›Generikoa letra xehez idazten da, non eta ez den izen bereziaren parte, izen + izenondo egitura batean.
Mediterraneo itsasoa; Amazonas ibaia; Alpe mendiak; Bilbo hiria; Bizkaiko golkoa, Indiako ozeanoa
Baina:Itsaso Gorria; Ibai Urdina; Ozeano Barea
›Administrazioko egitura politikoak.
Nafarroako Foru Komunitatea; Pirinio Atlantikoetako Departamendua
›Errealitate historiko eta geopolitikoak.
Mendebaldea [herrialde kapitalistak; tradizio kristaua] / Ekialdea [herrialde komunistak; tradizio budista, hinduista]; Iparra [herrialde aberatsak] / Hegoa [herrialde pobreak]; Ekialde Hurbila
AEBetako eta Mendebaldeko kulturen menpeko ikusten zuen Japonia.
›Leku izenetatik eratorritako aditzak, baina ez herritar izenak.
Euskal Herriratu; Frantziaratu; Espainiaratu
Baina: nafarra, frantziarra, espainiarra
›Herri eta hirietako toponimoak, eraikinak, gelen izen bereziak. Generikoa letra xehez idazten da, non eta ez den izen bereziaren parte.
Petronas dorreak; Arriurdiñeta plaza; Estafeta kalea; Euskalduna jauregia; Lekaio kultur etxea; Biteri kultur etxea; San Joan Bataiatzailearen eliza; Moneda jauregia; Barakaldo antzokia; San Telmo museoa; Alkizako Kultur Etxea; Elgetako Kultur Etxea; Arte Ederren Museoa; Etxe Zuriko Gela Obala; Ondarroako Kafe Antzokia
Baina: Dorre Bikiak; Kale Nagusia; Plaza Biribila
›Itzultzen ez diren atzerriko toponimoak.
Downing Street; Times Square
ortotipografia >> Letra larria, xehea eta maiuskula txikia >> Letra xehea
Hona hemen zalantza sortzen duten zenbait kasu, denak ere letra xehez idaztekoak:
›Herritar izenak.
europar; donibandar; iruindar
›Puntu kardinalak.
Kenyako ipar-ekialdea; Malaysiako hegoaldean; Lapurdiko iparraldea; Asiako hegoaldea
Baina toponimo baten edo errealitate historiko edo geopolitiko baten zati direnean, larriz.
Hego Amerika; Ekialde Hurbila; Ekialde Urruna
›Karguak.
aita santua; dalai-lama; erregea; erregina; lehen ministroa; Ekonomia ministroa; lehendakaria; Hezkuntza sailburua; Justizia sailburua; alkatea
›Noblezia tituluak.
Scheleswig-Holsteingo dukea; Merteuileko markesa; Urbiaingo markesa
›Familia, leinu eta dinastien izenak.
agaramontarrak; agirretarrak; borboiak
Baina: Ming dinastia; Agirre familia, Felipe Borboikoa
›Herrietako festak.
sanferminak; sanjoanak; sanpedroak
Baina: San Fermin jaiak; San Joan festak
›Otoitzak.
aitagurea; kredoa
›Arte, ideologia eta kultur mugimenduak.
fauvismoa; minimalismoa; marxismoa
Baina orokorragoak izanik aldi historikoa ere adierazten dutenak, larriz.
Erreforma; Errenazimentua; Erromantizismoa; Ilustrazioa
›Musikako notak.
do; re; mi; fa; sol; la; si
›Zientzia arloak eta diziplina akademikoak, oro har, baina ez katedra, fakultate edo institutu jakinak.
Aditua da zuzenbide zibilean.
Liburu bat argitaratu du informatikari buruz.
›Hezkuntza zikloen izen generikoa.
batxilergoa; lehen maila
Baina izen berezia denean, larriz.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza
›Mahats eta sagar motak.
cabernet sauvignon; hondarribi zuria; chardonnay; pedro ximenez mahatsa; urtebi handiak; txalakak
›Koktelak eta antzeko edariak.
Ezer esan aurretik, manhattan bat edan zuen.
›Hiriei-eta ematen zaizkien izendapenak, generiko deskribatzaileak direnean.
hiri betierekoa [Erroma]; argiaren hiria [Paris];
kontinente zaharra [Europa]
Baina: Sagar Handia [New York]

