Bilaketa: fatah

Bilaketa azalpenetan:

onomastika >> Alfabeto arabiarra eta perso-arabiarra >> Taula

Taula hau erabiltzen da alfabeto horietan idatziriko izenak euskaratzeko.

 

ingelesez frantsesez gaztelaniaz euskaraz
ch tch ch tx (esaterako, Txad)
dh, gh dh, gh d, g dh, gh (esaterako, Abu Ghraib)
iyah, -iya -iyah, -iya -iyah, -iya -iya (hitz amaieran; esaterako, Nasiriya)
j j, dj y j (esaterako, Najab)
k k k k (esaterako, Karbala, Kuwait)
kh kh j kh (esaterako, Khartum, Khomeini)
q q q q (esaterako, Al-Qaeda, Qatar)
-n -ne -n -n (hitz amaieran; esaterako, Jenin)
sh ch sh x (esaterako, Raxid)
s ss s s (esaterako, Mosul, Aswan)
th th z th (esaterako, Baath)
u ou u u (esaterako, Mubarak)
w ou, w w w (bokal artean edo bokal aurrean; esaterako, Kuwait, Aswan), u
y i, y y, i y (bokal artean edo bokal aurrean; esaterako, Diwaniya), i (esaterako, Hudaida)

Oharrak

Izen bat bokala + h letraz amaitzen denean, -h hori ezabatu egingo da mutua denean, eta bere hartan utzi ahoskatzen bada.

Al-Fatah; Diwaniya; Nasiriya; Al-Arabiya

Baina: Ala

 Kontsonante bikoitzak bere hartan utzi.

Falluja; Hezbollah; Amman; Hussein

Baina Osama idatzi, hala delako arabieraz.

 Artikulua letra larriz hasieran, eta xehez tartean. Marratxoz loturik idazten da.

Al-Jaafari; Al-Fatah; Deir ez-Zor

H hasperenduz bukaturiko hitzak kontzonantez bukaturikoak bezala deklinatuko dira.

Al-Fatahek; Al-Fatahen; Al-Fataheko

© Berria.eus - Euskal Editorea SM    •   Martin Ugalde kultur parkea, Andoain 20140
Telefonoa: 943-30 40 30  •   Faxa: 943-59 01 72  •  Posta elektronikoa: estiloliburua@berria.eus
webgunearen mapa