Bilaketa: indarkeriarik

Bilaketa azalpenetan:

idazkuntza >> Gramatika >> Deklinabide arazoak >> Enumerazioen deklinabideko arazoak: 'iraila eta urrian'*, 'gobernua eta herritarren artean'*...

Bi aukera nagusi ditugu eta-rekin lotutako izenak deklinatzeko: denak berdin-berdin deklinatu, edo azkena bakarrik, besteak mugagabean utzita (inolako atzizkirik gabe). Ez da zuzena erdizka deklinatzea, artikulua jarrita baina atzizkirik gabe:

oker zuzen
iraila eta urrian irailean eta urrian
ministroa eta sindikatuaren bilera ministroaren eta sindikatuaren bilera
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako

 Enumerazioko azkena bakarrik deklinatzea, nolanahi ere, bi izenak pluraltzat hartu behar direnean da normala:

[bai] Gay eta lesbianen aldarrikapenak

Ez da hain normala biak singularrak direnean:

[no] Homosexualitate eta lesbianismoa eztabaidagai Bilbon

[bai] Homosexualitatea eta lesbianismoa eztabaidagai Bilbon

Lotzen diren elementuetan bat singularra eta bestea plurala badira, ezinbestekoa da bakoitzari dagokion atzizkia jartzea:

oker zuzen
gobernua eta herritarren artean gobernuaren eta herritarren artean
Hirigintza Saila eta herritarren arteko elkarlana Hirigintza Sailaren eta herritarren arteko elkarlana
alkatea eta zinegotzien parte hartzea alkatearen eta zinegotzien parte hartzea

 Guztiak pluralak badira, bietara egin daiteke, baina normalena denak deklinatzea da:

[bai] alkate eta zinegotzien parte hartzea [= alkateen eta zinegotzien parte hartzea]

[bai] alkateen eta zinegotzien parte hartzea

Bi parteak behar den bezala ez deklinatzearen ondorioak larriak dira zenbaitetan.

[no] Elkarrizketa eta indarkeriarik ezaren alde agertu zen

[bai] Elkarrizketaren eta indarkeriarik ezaren alde agertu zen

© Berria.eus - Euskal Editorea SM    •   Martin Ugalde kultur parkea, Andoain 20140
Telefonoa: 943-30 40 30  •   Faxa: 943-59 01 72  •  Posta elektronikoa: [email protected]
webgunearen mapa