Bilaketa: ramla

 

ISRAEL

ISRAEL

Israelgo Estatua
Herritar izena: israeldar.
Eremua: 20.770 km2.
Hiriburua: Jerusalem (jerusalemdar). Jerusalem ekialdea lurralde okupatua da, 1967an Sei Eguneko Gerran Jordaniari hartua. Estatu gehienek Tel Aviven dituzte enbaxadak, ez baitute onartzen Jerusalem denik hiriburua.
Hiri nagusiak: Nazaret, Haifa, Ramla, Tel Aviv, Beer-Xeva, Maale Adumin.
Dirua: shekel berri.
Hizkuntzak: hebreera, arabiera (ofizialak), ingeles.
Biztanleak: 7,7 milioi (NBE, 2012). Judu (%80,8), arabiar (%19,2).
Erlijioak: judu (%76,5), musulman (%15,9), kristau (%2,1), druso (%1,6), zehaztugabe (%3,9).
Jakingarriak: hauek dira lurralde okupatuak: Zisjordania, Jerusalem ekialdea, Gaza eta Golan. Denak ere 1967an hartu zituen Israelek, Sei Eguneko Gerran. 1982an, Libano hegoaldean ere okupatu zuen lurralde bat, 'segurtasun eremua' deitua, baina 2000. urtean alde egin zuen handik. 2005ean, hustu egin zituen Gazako kokagune juduak.
Transkripzioak: izen gehienak ingelesezko eran daude zabalduak nazioartean, eta horiek erabiliko ditugu.

erdarazeuskaraz
Beer-Sheva, Be'er Sheva, Bersabee / Beerseba, BeershebaBeer-Xeva (antzinako izena, Beerxeba)
NazarethNazaret
© Berria.eus - Euskal Editorea SM    •   Martin Ugalde kultur parkea, Andoain 20140
Telefonoa: 943-30 40 30  •   Faxa: 943-59 01 72  •  Posta elektronikoa: estiloliburua@berria.eus
webgunearen mapa