2021-06-20

Amaia Egidazuren 'Dorotea' albumak irabazi du aurtengo Etxepare saria

LITERATURA. Amaia Egidazu Arrubek (Durango, 1981) irabazi du 2021eko Etxepare saria. Egidazuk berak idatzi eta ilustratu duen lehen albuma da Dorotea. Pamielak plazaratuko du, udazkenean. Sarira 30 lan aurkeztu dira. Patxi Zubizarreta idazlea, Idoia Sobrino liburuzaina eta Leire Salaberria ilustratzailea izan dira epaimahaikideak.