11/2013 auzia

"11/2013 auzia" bezala etiketatutako albisteen zerrenda

Gotzon Hermosila- Uxue Gutierrez

2019ko irailak 15

<b>Jendetza.</b> Autonomia kale osoa hartu zuten manifestazioan abiatu zirenek.
Milaka pertsona elkartu dira Bilboko kaleetan, 11/13 sumarioko auzipetuei babesa emateko. Auzipetuek «arduraz» jokatuko dutela adierazi dute: «Gure herriak aurrera begiratu nahi du». Bideoa albiste barruan.

Maider Galardi F. Agirre

2019ko irailak 15

<b>Milaka lagunen babesean.</b> Meñika, Ostolaza eta Villegas, auzipetuei babesa azaltzeko martxa baino lehen.
«Urduri, baina itxaropentsu». Hala daude Onintza Ostolaza, Ibon Meñika eta Eneko Villegas 11/13ko auzipetuak. Lehen atxiloketetatik sei urte pasatu ostean hasiko da epaiketa, bihar, Madrilen, eta gogoa dute «behin-behineko fase» hori amaitzeko. Euskal presoen aldeko elkartasuna epaituko dute, haien ustez.

Gotzon Hermosilla

2019ko irailak 14

Gonzalo Boye, Bea Ilardia eta Txemi Gorostiza, atzo, Bilbon.
Txemi Gorostiza eta Gonzalo Boye abokatuek uste dute Espainiak helburu politikoekin erabiltzen duela justizia makroepaiketen kasuan. Boye: «Justiziak agenda propioa du»

Iñigo Astiz

2019ko irailak 8

11/13 sumarioko auzipetuak, atzo, Bilbon egindako prentsaurrekoan.
Udan jaso duten babes keinuak eskertu dituzte 11/13 sumarioko auzipetuek, eta Bilboko manifestaziora joateko dei egin diete herritarrei

Enekoitz Telleria Sarriegi

2019ko irailak 1

Imanol Karrera eta Haizea Ziluaga 11/13 sumarioko auzipetuak, haiei babesa adieraztera joandakoekin, atzo, Azpeitiko Sanagustin kulturgunean.
11/13ko auzipetuek beste hainbat sumariotako lagunen babesa jaso dute. Hilaren 14ko manifestaziora deitu dute: «Euskal Herrian urte luzez garatu den jarduera politiko oso bat epaitu eta zigortu nahi dute»

Gehiago ikusi

Publizitatea