Arrauna

"Arrauna" bezala etiketatutako albisteen zerrenda

Zuriñe Iglesias Sarasola

2022ko urriak 4

Elur Alberdi, atzean, Laruent Cado taldekidearekin batera.
Duela hiru urte lehiara bueltatu ostean, Alberdik Munduko Txapelketa irabazi du arraun egokituko PR3 scull mistoaren modalitatean. Lortutakoa ‹‹izugarria›› dela dio. Orain, begia jarria du 2024an Parisen egingo diren Paralinpiar Jokoetan. Etxetik gertu izanda, «ametsa» da harentzat han parte hartu ahal izatea.

Paulo Ostolaza

2022ko irailak 18

Urdaibaiko arraunlariak garaipena ospatzen, gaur, Portugaleten (Bizkaia).

Azken estropada irabazi egin dute bermeotarrek, eta ez diote aukerarik eman Hondarribiari. Koroa altxatu duten zortzigarren aldia da. Lekittarra eta Samertolameu Eusko Label ligan izango dira datorren urtean. Tolosaldea, Euskotren ligan.

Aitor Manterola Garate

2022ko irailak 17

Meirari 16,16 segundo sartu dizkio, Bueuri 18,80, San Pedrori 26,30, eta Pedreñari 27,20, lehen jardunaldian, Bermeon. Bihar erabakiko da, Portugaleten, zein bi talde ariko diren Eusko Label ligan datorren sasoian.

Aitor Manterola Garate

2022ko irailak 17

Isuntza (goian) eta Deustu (behean).
Eusko Label eta Euskotren ligetako kanporaketak jokatuko dituzte gaur eta bihar, Bermeon eta Portugaleten. Isuntza, San Pedro, Pedreña, Meira eta Bueu ariko dira gizonetan, eta Tolosaldea eta Deustu, emakumeetan. Hiru sari daude.

Gehiago ikusi

Publizitatea