Euskara hezkuntzan

"Euskara hezkuntzan" bezala etiketatutako albisteen zerrenda

Nafarroa Oinez

2022ko ekainak 28

ERDIAN EREIN - Nafarroa Oinez 2022 Tafalla

Tafallako Ikastolak 2022an bere 4. Nafarroa Oineza ospatuko du, eta ospatu berri ditu bere 50 urteak. Bideoklip honetan goraipatu nahi izan da, azken 50 urte hauetan ikastola komunitateak egindako lana. Erdialdean euskara ereiten, gogoratuz, lanean jarraitu beharra dagoela.

Amaia Igartua Aristondo

2022ko ekainak 25

Ezker-eskuin eta goitik behera: Xabier Valle, UHEIko zuzendaria; Luis Martin Montejo, UHEIko ikasle ohia; Marian Henao, UHEIko ikasle ohia, eta Dafne Gonzalez Villar, UHEIko ikasle ohia. ©OSKAR MATXIN EDESA / FOKU
Hala nola beharra edo osasun kontuak direla eta, jende batek ezin du ikastetxe arruntek exijitutako bertaratzea bete. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Urrutiko Hezkuntzako Euskal Institutuak ordutegi malguagoa eta klaseak etxetik jarraitzeko aukera eskaintzen die.

Ekhi Erremundegi Beloki

2022ko ekainak 22

Seaskako gurasoak, ikasleak eta irakasleak, larunbatean, okupazioari bukaera emateko agerraldian. ©GUILLAUME FAUVEAU
Frantziako Hezkuntza administrazioaren berririk ez du oraindik Seaskak, Baionako okupazioa hasi zuenetik astebetera. Vincent Bru diputatuak erran du uztailerako lortu nahi luketela bilkura Hezkuntza ministroarekin

BERRIA TB

2022ko ekainak 15

Akademia ikuskaritzaren Baionako egoitzan protesta egin dutenei oldartu zaie Polizia

Seaskako guraso, irakasle eta ikasleak protestara atera dira gaur arratsaldean; Akademia ikuskaritzaren Baionako egoitzan elkartu dira. Horien asmoa zen egoitza okupatzea, eta bertan gaua igarotzeko trasteekin joan dira. Iritsi direnerako, ordea, ateak itxi dizkiete, eta bertan da Polizia. «Azterketak euskaraz» oihu artean, eraikinera sartzen ahalegindu dira protestara joandakoak, baina hori galarazi diete poliziek bultzaka.

Gehiago ikusi

Publizitatea