Gastronomia

"Gastronomia" bezala etiketatutako albisteen zerrenda

Yasmine Khris

2022ko irailak 18

Garagardo dastaketa egin zuten Zentzumenen parkean, eguzkipean.
Nafarroako VII. Azoka Ekologikoa antolatu du NNPEKek, Noainen. 2.500 elikagai baino gehiago eskaini dituzte, tokiko ekoizpen ekologikoa bultzatzeko eta ikusarazteko.

Unai Etxenausia

2022ko irailak 17

Mahats bilketaren jaia artxiboko irudi batean.
Arabako Errioxako mahats bilketaren festa ospatuko dute bihar Lantziegon. Pou anaia eskalatzaileak izango dira aurtengo pregoilariak

Amaia Jimenez Larrea

2022ko irailak 8

<b>Kolorea.</b> Jose Migel Barandiaran plaza mota eta kolore askotako fruta eta barazkiz bete da.
Ilarduiako La Leze gaztandegiak irabazi du Ordiziako Euskal Jaietako ardi latxaren esneaz egindako gazta txapelketa. Bastidako Mitarte upategiak 9.600 euro ordaindu ditu gazta erdiagatik. Iaz baino hiru gazta gehiago aurkeztu dira txapelketara, eta «maila handia» egon da parte hartzaileen artean.

Amaia Jimenez Larrea

2022ko irailak 7

Iazko gazta txapelketan sariren bat lortutako parte hartzaileak, Beti Alai pilotalekuan.
Gaur egingo da Karrantzako ardi edo ardi latxaren esneaz egindako Ordiziako gazten txapelketa. Barazki, fruitu eta bestelako nekazaritza produktuen azoka ere egongo da

Iker Tubia

2022ko irailak 2

Erriberriko mahats bilketaren besta, artxiboko irudi batean.
Mahats bilketaren besta eginen dute igandean, Erriberrin. Kike Sola futbol jokalari ohiak irakurriko du aurtengo pregoia. Kultur jarduerak antolatu dituzte bestaren aurreko egunetan

Mikel Garcia Martikorena

2022ko abuztuak 24

<b>1. Ehunka tortilla.</b> Aurten, 420 arrautzopil aurkeztu dira lehiaketara, eta Abusu ikastolako Zazpikale taldearenak irabazi du.
Tortilla txapelketak biltzen du jende gehien Aste Nagusian. Horregatik, irabaztea zaila ikusten dute parte hartzaile askok. Aurten, 420 arrautzopil aurkeztu dituzte. Abusu Ikastolako Zazpikale taldearena izan da txapelduna.

Amaia Jimenez Larrea

2022ko abuztuak 21

Iñaki Irastorza eta Ana Otamendi, marmitakoa prestatzeko lanetan.
Aste nagusia borobiltzeko, marmitako lehiaketa egin dute Donostiako Gipuzkoa plazan. Hamazazpi bikote aritu dira marmitakorik onenaren lehian. Eli Artola eta Eli Murgiondo donostiarrek lortu dute lehen saria, adin guztietako bikoteen artean.

Maixa Utrera

2022ko abuztuak 20

Bi lagun Esferica Arabako Errioxa jaialdian ardoaz eta musikaz disfrutatzen, Eltziegon, herenegun.
Musika, artea, lurra eta gastronomia batuko ditu aurten ere Esferica Arabako Errioxa jaialdiak, iazko arrakasta ikusita. Ostegunean hasi zen jaia, Eltziegon, eta bihar amaituko da, Bastidan

Jakes Goikoetxea

2022ko abuztuak 13

Osagai berriak probatzeko aukera izugarria eskaintzen dute entsaladek. Osagai bakar batek entsalada osoa itxuralda dezake. Algak erabil daitezke. Udan lekaleak berreskuratu. Munduko gaztak probatu. Frutekin bizitu edo gozatu. Edota jogurtarekin eta espezieekin ozpin-olio berezi bat egin.

Olaia L. Garaialde

2022ko abuztuak 12

Poltsetan doazen entsaladen ekoizpen prozesuan hotz katea ez apurtzea garrantzitsua dela azpimarratu dute Floretteko arduradunek. Ekologistek kalte ekologikoez ohartarazi dute.

Berria

2022ko abuztuak 11

Hamaika errezeta eta hamaika modu dauden arren, otordu osasuntsuak prestatzeko plater egokiak dira entsaladak. Epelak zein hotzak, askotariko osagaiekin egin daitezke. Entsaladak egiteko zenbait ideia plazaratu dituzte Iruñeko Catachu, Gasteizko La Riojana, Donostiako Sutan Dago eta Gasteizko Black Salad jatetxeek.

Iraia Vieira Gil

2022ko uztailak 23

2019ko Aixerrotako Paellaren Nazioarteko Lehiaketaren irudi bat.
Paellaren 67. Nazioarteko Lehiaketa egingo dute bihar, Getxoko Aixerrotako zelaietan. Aurten, segurtasuna eta garbitasuna bermatzeko neurriak areagotu ditu udalak

Gehiago ikusi

Publizitatea