Herrien autodeterminazioa

"Herrien autodeterminazioa" bezala etiketatutako albisteen zerrenda

Zuriñe Iglesias Sarasola

2022ko irailak 17

Ramon Emeterio Betances abokatu independentistaren aldeko mural bat, Laresen.
Puerto Ricoko Gobernuak uhartearen estatusari buruzko erreferendum lotesle bat egin ahal izateko lege proiektua aurkeztu du lehen aldiz. Aukeretako bi dira AEBetako 51. estatua bilakatzea eta estatu independente bihurtzea. Washingtonen onartu behar dute, ordea, proposamena.

Carme Porta

2022ko irailak 10

<em>Kalean ikusteko gogoz. Independentzia irabazteko itzuli gara</em>, dioen kartela.
Badira zenbait urte irailaren 11ko Diada mugimendu independentistaren indar erakustaldi bat dela Katalunian. Manifestazioetako parte hartzaile ugariek ematen diete indarra aldarrikapenei, ANCk deitutako protestan bereziki

Ander Perez Zala

2022ko irailak 2

Pere Aragones Kataluniako Generalitateko presidentea, artxiboko irudi batean

Generalitateko presidenteak argudiatu du ez dela «koherentea» ANCren mobilizaziora joatea, «alderdi politikoen kontrakoa» delako eta «ez Espainiako Estatuaren aurkakoa». Talde antolatzailearentzat, gobernuburua ez dago «independentziarekin inplikatuta».

Ander Perez Zala

2022ko uztailak 20

Gilles Simeoni Korsikako gobernuburua —erdian—, artxiboko irudi batean.

Korsikaren etorkizun instituzionalari buruzko negoziazioak hasiko dituzte bihar. Simeonik «eskubide eta ahalbide osoko autonomia» nahi du; Frantziako Gobernuak oraindik ez du argitu bere jarrera

Gehiago ikusi

Publizitatea