Kontseiluak dio «euskara ardatz duen sistema» zer den zehaztu behar duela Hezkuntza Legeak
2023ko ekainak 6

Euskalgintzaren Kontseiluak agerraldia egin du Hezkuntza Batzordean, eta jakinarazi du 33 ekarpen aurkeztu dituztela, «hizkuntzaren korapiloa askatzeko». Eskatu dute zehazteko euskara izango dela ikasteko eta irakasteko hizkuntza orokorra.