Iheslariak eta errefuxiatuak

"Iheslariak eta errefuxiatuak" bezala etiketatutako albisteen zerrenda

Gorka Berasategi Otamendi

2023ko maiatzak 14

Israelgo indarrek etxetik kanporatutako palestinar talde bat kamioietara igota, 1948. urtean.
Gaur 75 urte bete dira mugimendu sionistak Israel fundatu zuenetik. Palestinarrek beste urteurren bat izango dute gogoan bihar, Nakba oroitzeko egunean. Estatu juduaren sorrerak Palestinako arabiarrak kanporatzea ekarri zuen. 700.000 lagunek baino gehiagok egin zuten ihes etxetik.

Gorka Berasategi Otamendi

2023ko maiatzak 14

Errefuxiatuen itzulera izan da Israelen eta Palestinaren arteko negoziazioetako korapilo nagusia. Gaur egun, bederatzi milioi baino gehiago dira Tel Avivek behartuta beren lurretatik desplazatutako palestinarrak

Igor Susaeta

2023ko maiatzak 10

Polonia da Errusiaren inbasioaz geroztik errefuxiatu ukrainar gehien hartu dituen EBko herrialdea: 1,6 milioi ia. Gobernua hasi da aterpetxe publikoetan jarraitzen dutenei partzialki kobratzen, horiek «enplegu bat onartzera akuilatzeko».

Oskar Epelde

2023ko maiatzak 4

<b>Iheslariak.</b> Hego Sudango boluntarioek kamioiak antolatu dituzte herritarrak Sudandik ateratzeko.

Hego Sudandik ihesi joandako milaka herritar bizi dira Sudanen. Orain, handik irten eta etxera itzuli nahi dute, baina Jubako gobernuak baliabiderik ez, eta herritarrak eurak mobilizatu dira.

Javi West Larrañaga

2023ko martxoak 19

<b>1. Erresuma Batuko haurrak.</b> Euskal Herriko ia 4.000 ume joan ziren hara. Irudian, Stoveham kanpamentua.
Hego Euskal Herriko milaka ume joan ziren erbestera 1936ko gerran, miseriatik, bonbardaketetatik eta gosetik salbu egoteko. Intxorta 1937 elkarteak ikerketa bat ondu du Gipuzkoatik erbestera joandako haurrei buruz, eta 10.000tik gora zenbatu ditu Europa osoko artxiboak arakatuz.

Gehiago ikusi

Publizitatea