Ixa taldea

"Ixa taldea" bezala etiketatutako albisteen zerrenda

Jakes Goikoetxea

2022ko apirilak 1

Euskarazko kalitate handiko corpusa sortu du EHUko Informatika fakultateko Ixa ikerketa taldeak: EusCrawl. Nahi duenaren esku jarri du, gainera. Euskarazko hainbat komunikabideren edukietan oinarritu du. Corpusak funtsezkoak dira hizkuntzan oinarritutako aplikazioak sortzeko.

Jone Bastida Alzuru

2019ko azaroak 2

Ixiar Eizagirre <em>Bertsoeskola.eus</em> webgunearen koordinatzailea atarian nabegatzen.
Bertso eskolen lan dinamikarako baliagarria den webgunea ondu du Bertsozale Elkarteak: Bertsoeskola.eus. Material ugari bildu dute, eta bertso eskolei saretzeko bidea ere eman nahi die.

Andoni Imaz

2019ko urriak 26

Euskararen eta gaztelaniaren arteko itzulpenak egiteko tresna automatikoek aurrerapauso nabarmena eman dute azken urtean. Itzultzaile neuronalak sortu berri dituzte: itzulpenen corpusa «ikasten» dute, eta testuinguruaren araberako erantzunak ematen dituzte hala.

Urtzi Urkizu

2015eko maiatzak 9

Ahotsaren bidez eta testu bati argazkia aterata itzulpenak automatikoki eskaintzen ditu Mitzuli aplikazioak.
Android sistema duten sakelako telefonoentzat Mitzuli itzultzaile automatikoa sortu du IXA taldeko Mikel Artetxek. 50 itzulpen noranzko eskaintzen ditu.

Xabier Etxebarria

2013ko azaroak 9

IXA taldeko kideak, haien ikur den X hizkia irudikatzen.
IXA taldea sortu zenetik 25 urte pasatu dira; denbora horretan, ordenagailuetan euskara erabili ahal izateko hainbat bitarteko sortu dituzte. Orain, ospakizun ekitaldietan murgilduta daude.

Ane Urrutikoetxea

2013ko maiatzak 24

<em>Nao</em> robota, ikasleei bertsoetarako gaia jartzeko prest, eta, atzean, <em>Tartalo</em> robota, bertsoa botatzeko zain.
EHUko Informatikako Ixa taldeak euskararen erabilera errazten duten teknologiak aurkeztu dizkie Tolosako Laskoraineko ikasleei, Kilometroen 'Ahora!' astearen barruan.

Irene Arrizurieta

2013ko martxoak 16

Beizaman elkarrizketa egiten, Maritxu Biain Ezamari eta haren senar Jose Mari Esnaola Otaegiri.
Ahotsak egitasmoak hamar urte darama Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea biltzen, Bizkaitik Zuberoaraino. Laguntzaileen lana eskertu zuten atzo Elgetan egindako ekitaldian.

Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa

Mikel Peruarena

2012ko martxoak 8

Jaurlaritzaren gaztelania-euskara itzultzaile automatikoaren emaitzak ontzat jo dituzte adituek, teknologiak eman zezakeena kontuan hartuta. Egindako inbertsioaren eraginkortasunaz, ordea, bada eztabaidarik.

Mikel Peruarena

2012ko otsailak 8

Elhuyarreko, EHUko, Jaurlaritzako, Vicomtech-IK4ko eta Tecnaliako ordezkariak, Berbatek proiektuaren aurkezpenean, atzo.
Irakaskuntzan, itzulpengintzan eta Interneteko edukien bilaketan euskararen eremua hedatzeko, hizkuntza, ahots eta multimedia teknologiak garatzen aritu dira Berbatek ikerkuntza proiektuan.

Publizitatea