Jean-Luc Melenchon

"Jean-Luc Melenchon" bezala etiketatutako albisteen zerrenda

Ander Perez Zala

2022ko ekainak 12

Frantziako presidentearen alternatiba eta oposizio gisa finkatzea lortu du ezkerreko aliantzak, eta horrek kolokan jarri du estatuburuaren helburua: gehiengo osoa berreskuratzea. Le Pen desagertu egin da.

Paulo Ostolaza

2022ko apirilak 20

Macronen eta Le Penen aldeko kartelak, Parisen.

Frantziako presidentetzarako bi hautagaiek eztabaida erabakigarria izango dute telebistan. Inkestetan, oraingoz, Macron dago aurretik, baina gutxigatik. PS Alderdi Sozialistak ezkerreko indarrak batzeko nahia erakutsi du.

Ander Perez Zala

2022ko apirilak 10

Emmanuel Macron Frantziako presidentea, emaitzen berri izan ondoren, jarraitzaileen aurrean, Parisen

Frantziako presidenteak babesen %27,84 bildu ditu, eta eskuin muturreko hautagaiak, %23,15. Jadotek, Hidalgok eta Rousselek estatuburuaren alde bozkatzera deitu dute; Melenchonek militanteen esku utzi du erabakia. Abstentzioa azken bi hamarkadetako handiena da: %26,31.

Ander Perez Zala

2022ko apirilak 10

Macronek herrialdearen parte handi baten haserreari egin behar dio aurre; baita beste zati baten egonkortasun eskariari ere. Le Pen inoiz baino gertuago dago agintetik, eskuin muturra indartsuen dagoen honetan. Melenchonek azken aldia du lehian. Kanpainarik bitxiena izan da, eta parte hartzea giltzarri izango da.

Iker Aranburu

2022ko apirilak 10

Macronen aurkako afixa bat Jaka Horien manifestazio batean, Parisen, 2018ko azaroan.
Pandemiak gerarazitako ildo liberaleko erreformei berriro ekin nahi die Macronek. Lan merkatuak hobera egin du azken bost urteetan, eta aurrekontu publikoen zuloa handitu da

Ander Perez Zala

2020ko abenduak 5

Ezkerrean, Melenchonek jaso zuen babes handiena 2017ko bozetan.
Frantziako presidentetzarako bozetarako urte eta erdi falta dela, intsumisoak, sozialistak eta ekologistak hasiak dira hauteskunde horietarako mugimenduak egiten. Oinarrietan bada hautagaitza bateraturako nahia, baina gidaria nor izango den, horretan izango da gatazkarik handiena.

Gehiago ikusi

Publizitatea