Kirol jarduerak

"Kirol jarduerak" bezala etiketatutako albisteen zerrenda

Jon Ander De la Hoz

2022ko urriak 6

Brais Mendez Realeko jokalaria, Omoniako jokalariez inguratuta, Europa ligako aurreko partidan.
Txuri-urdinek Moldavian jokatuko dute gaur Europa ligako hirugarren jardunaldian, Xeriffen aurka. Garaipena dute helburu, multzoko lidergoa indartzeko. Imanolek dio «lehia gogorra» izango dela

Ainara Arratibel Gascon

2022ko urriak 5

Bihar beteko dira 20 urte talde zuri-gorriaren emakumezkoen taldeak lehen partida ofiziala jokatu zuenetik. 7-1 irabazi zion Torrejoni. 5 liga titulu ditu irabaziak. Baina hortik harago, emakumezkoen futbolean aitzindarietako bat izan zen, baita ondoren izan den profesionalizazioan ere.

Ainara Arratibel Gascon - Pettan Uralde - Iñigo Lasa

2022ko urriak 5

IDKren eta Gernikaren arteko partida Euskal Kopan.
Aste honetan ekingo diote sasoiari Gernikak, IDK-k eta Araskik. Hiru taldeetako entrenatzaileak gogotsu eta ilusioz dira, baina, txapelketek duten gogortasunaz eta parekotasunaz jakitun, luze gabeko helburuak jarri nahi izan dituzte, eta partidaz partida joan.

Josu Tornay

2022ko urriak 5

Hans Niemann xake jokalaria—irudian— susmopean jarri du Magnus Carlsenek. Iruzur egitea egotzi dio.
Magnus Carlsenek tranpetan aritzea egotzi dio Hans Niemanni. Frogarik gabe egin du. Ez da xakean halako zerbait gertatzen den lehen aldia, baina harrabotsa sortu du.

Julen Etxeberria

2022ko urriak 4

Eskuzko Pilota Enpresen Ligaren (EPEL) Lau eta Erdiko Txapelketa jokatuko duten hamabi pilotariak, atzo, Bilboko Bizkaia pilotalekuan.
Ostiralean hasiko da Lau eta Erdiko Txapelketa, eta azaroaren 20an jokatuko da finala, Bilbon. Dario ariko da Victorren ordez, eta Agirre Bengoetxea VI.aren ordez. Irribarriak ez du jokatuko

Zuriñe Iglesias Sarasola

2022ko urriak 4

Elur Alberdi, atzean, Laruent Cado taldekidearekin batera.
Duela hiru urte lehiara bueltatu ostean, Alberdik Munduko Txapelketa irabazi du arraun egokituko PR3 scull mistoaren modalitatean. Lortutakoa ‹‹izugarria›› dela dio. Orain, begia jarria du 2024an Parisen egingo diren Paralinpiar Jokoetan. Etxetik gertu izanda, «ametsa» da harentzat han parte hartu ahal izatea.

Julen Etxeberria

2022ko urriak 3

Baikoko eta Aspeko pilotariak Lau eta Erdiko Txapelketaren aurkezpenean, Miribillan.

Ostiral honetan hasiko da txapelketa,Villabona-Amasan, eta azaroaren 20an jokatuko dute finala, Bilbon. Pilotarien artean bi aldaketa daude iazko ekitaldiaren aldean: Dariok maila nagusian jokatuko du estreinako aldiz; Victorren ordez ariko da, eta Agirre arituko da Bengoetxea VI.aren ordez. Irribarriak ez du jokatuko.

Joanes Etxebarria - Iparraldeko Hitza

2022ko urriak 2

Yoan Hegiabehere eta Orlando Diaz, 2017ko munduko pilota txapelketan, frontballeko finalean.

Munduko Pilota Txapelketa urriaren 23tik 29ra iraganen da, zenbait espezialitaterekin; horietan, 2008an asmatua izan zen 'frontball' modalitatean, bost kontinenteetako 32 herrialdetako ordezkariak ariko dira Bidarten. Nazioarteko Pilota Federazioak egin urratsei esker heldu da kirol hori hein horretara.

Gehiago ikusi

Publizitatea