Musika

"Musika" bezala etiketatutako albisteen zerrenda

Mikel Lizarralde

2022ko maiatzak 15

Grizzly Bear taldean aritu da orain gutxira arte Daniel Rossen. ©BERRIA
Daniel Rossen musikari estatubatuarrak bere lehen lan luzea argitaratu du, EP batekin bakarka estreinatu eta hamar urtera: 'You Belong There', folketik eta popetik edaten duen bilduma dotore eta konplexua.

PINPILINPUSSIES + TZAR

Berria

2022ko maiatzak 15

Noiz: Maiatzaren 21ean, larunbata. Non: Tolosako Bonberenean (Gipuzkoa).

Aitor Biain

2022ko maiatzak 14

Xabier Txurruka Zarauzko alkatea, Ainara Lasa BERRIAren ordezkaria, eta Itziar Iruretagoiena eta Iñigo Azkue Literaturiaren antolatzaileak. ©JON URBE / FOKU
Maiatzaren 27tik 29ra egingo da Literaturia, Zarautzen. Liburu azokarekin, liburu aurkezpenekin eta askotariko emanaldiekin osatu dute egitaraua. 'Piztia' izango da aurtengo jaialdiaren gaia

Jagoba Salvador eta Eneritz Furyak

2022ko maiatzak 13

Aste honetako albiste nagusietako bat izan da Ødei rap abeslariaren bakarkako lehen diskoaren argitalpena. 2zio taldeko kide ohiak bere lanaren gaineko ardura osoa hartu du 'Terapia' izeneko diskoan, hala abestien konposizioarena nola ekoizpenarena. Horretaz mintzatu da luze eta zabal Jagoba Salvador eta Eneritz Furyakekin. Horrez gain, Maraca Diabloren disko berria eta Zazkel taldearen agurra aipagai izan dituzte.

Mikel Lizarralde

2022ko maiatzak 8

Win Butler, 2018ko ekainean, Zurichen. ©ENNIO LEANZA / EFE

Publikoaren babesik jaso ez zuen disko arriskatu bat kaleratu eta bost urtera itzuli da Arcade Fire, 'We' lanarekin. Ezagun egin zuten ezaugarriak berreskuratuta eta kolektibotasunari indarra emanda dator

Gehiago ikusi

Publizitatea