Natur zientziak

"Natur zientziak" bezala etiketatutako albisteen zerrenda

Enekoitz Telleria Sarriegi

2022ko abenduak 3

Txantxangorri bati eta onddo bati sakelakoarekin egindako argazkiek Merlin eta Mushtool aplikazioetan egindako bidea.
Geroz eta gehiago dira natura behatzen eta ulertzen laguntzen duten sakelako aplikazioak. Behatu litezke mendiak, onddoak, hegaztiak, landareak, zeruak... eta bahetu litezke ondoren behaketak. Adituek diote erabilgarriak, errazak eta herritarrak zientziara hurbiltzeko lagungarriak direla, baina tentuz erabiltzekoak ere bai, ez dutelako beti bete-betean asmatzen.

Iker Tubia

2022ko azaroak 25

<em>Troglops bardena</em> kakalardo arraren buruko sakonunea agertzen duen irudia.
Bardean kakalardoen errolda egiten duen taldeak orain arte ezagutzen ez zen espezie bat aurkitu du: 'Troglops bardena'. 2,5 milimetroko tamaina du, eta arren buruko sakonunea du bereizgarri. Bost urte daramate lanean.

Edu Lartzanguren

2022ko azaroak 23

Zestoako Erralla harpean topaturiko zakur humeroaren hainbat ikuspegi.

Txakurren historiaurreari ekarpen garrantzitsuak egin dizkiote azken urteotan Euskal Herrian topaturiko aztarnek. Urnietako txakurra duela bi urte, eta Zestoako txakurra oraingoan (Gipuzkoa).

Iker Tubia

2022ko urriak 28

Zumaiako flyschak, itsasotik.
Zumaiako flyscha sartu dute munduan interes geologikoa duten ehun ondareen zerrendan. Bildumarekin, Geologia Zientzien Nazioarteko Batasunak aitortza egin die geologiaren eraikuntzan ezinbesteko izan diren tokiei.

Ane Insausti Barandiaran

2022ko urriak 27

<b>1. Osteologia.</b> Animalien eta giza hezurren ikerketa egiten duten gela.
75 urte bete ditu Aranzadi zientzia elkarteak. Arlo ugari lantzen dituzte bertan: arkeologia, etnografia, ornitologia, botanika... Jakintza iturri oparoa izan da arlo askotan, eta zientzia gizartearengana gerturatzeko dibulgazio lana egin du.

Enekoitz Telleria Sarriegi

2022ko urriak 27

Orbel artean gora egindako onddoak (<em>Boletus edulis</em>).

Hegoak lehortutako bazter eta orbeletan ari dira ateratzen onddoak basoetan, haizea bera bezala: bolada bortitzetan. Hezetasun falta nabarmena den arren, badira oraindik leku diren ez-lekuak.

Erredakzioa

2022ko urriak 12

EAA Europako Antropologia Elkarteak ohorezko domina eman dio Esther Rebato Otxoa EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko irakasle eta Antr...

Gehiago ikusi

Publizitatea