Ondarea

"Ondarea" bezala etiketatutako albisteen zerrenda

Iñaki Etxeleku - Ipar Euskal Herriko Hitza

2022ko azaroak 27

'Bilketa.eus' atariko pantaila irudi batzuk

Baionako mediatekak zutik eman 'Bilketa.eus' ataria berritu dute. 26.000 dokumentu biltzen ditu digitalizaturik, eta ikerketa bide berriak eskaintzen ditu. Bilatu nahi den hitz oro kausi daiteke edozein dokumentutan. Liburu zaharrak, ikonografiak, prentsa zaharra… denetarik atzeman daiteke.

Jakes Goikoetxea

2022ko irailak 23

Rosetta harria Britainiar Museoan dago, Londresen.
Bi mende bete dira Jean-François Champollion frantziarrak Rosetta harria deszifratzea lortu zuenetik. Antzinako Egiptoko hieroglifoak ulertzeko eta haien zibilizazioa hobeto ezagutzeko bidea zabaldu zuen ikertzaile frantziarrak. Garaikur militarra izan zen lehen, eta ondarearen lapurretaren ikurra da egun.

Aitor Biain

2022ko irailak 6

Estibalizko santutegiaren hegoaldeko ataria da eraikinaren alderik ikusgarriena. Zubi batek lotzen ditu tenplua eta eraikin modernoak.
XII. mendekoa da Estibalizko Andre Mariaren santutegia. Arte erromanikoaren ikurretako bat da. Gorabehera eta erabilera asko izan ditu tenpluak urteen joanean.

Unai Etxenausia

2022ko abuztuak 28

Baronatarren dorretxea, Gaubeako Villanañe auzoan.
Baronatarren dorretxea XIV. mende amaieran eraiki zuten, Gaubean. Euskal Herrian ondoen kontserbatzen den Erdi Aroko ondareetako bat da. Bisita gidatuak antolatzen dituzte

Iker Tubia

2022ko abuztuak 27

Lantegi eskolako ikasleak aldamioan, zaharberritze lanetan, Iruñeko Ziudadelan dagoen Errege bastioiko kasamata patioan.
Harri lanketako lantegi eskolako ikasleak ari dira Iruñeko Ziudadelako bi bastioietako patioak zaharberritzen. Ofizioa ikasita, lan merkaturako bidea errazago dute gazteek.

Olaia L. Garaialde

2022ko abuztuak 19

Abaurregaineko hilarrien museoan hogeita sei hilarri daude, eta mapa batekin denak identifika daitezke.
Hilerria, museoa eta labirintoa da Abaurregaineko hilarrien museoa. Hogeita sei hilarri daude, eta formaren arabera desberdintzen dira; garestienek ertzetan koskak dituzte.

Yasmine Khris

2022ko abuztuak 9

Eunateko Andre Mariaren eliza inguratzen duen arku galeria. 33 arku ditu guztira, eta horietako askok kapitel apainduak dituzte.
XII. mendean eraiki zuten Eunateko eliza, Nafarroako arkitektura erromanikoaren harribitxietako bat dena. Donejakue bideko pelegrinek ongi ezagutzen dute tenplua.

Amaia Igartua Aristondo

2022ko uztailak 22

Agustin Ibarrolak margotutako begien erreplika, Omako baso berrian, Kortezubin.
Omako basoaren erreplika ahalik eta fidelena egiten ari dira Kortezubin. Artelana bizirik mantentzeaz gain, proiektuak erakutsi du etorkizunean ere lekualdatu ahal izango dela.

Gehiago ikusi

Publizitatea