Txaro Arteaga

"Txaro Arteaga" bezala etiketatutako albisteen zerrenda

Arantxa Iraola

2022ko irailak 4

Mariasun Landa eta Txaro Arteaga. /

Diktadura betean sortuak dira biak, barrunbe ilun hartan, baina asmatu zuten ulertzen, beste andre askoren gisan, guztiz bidegabea zela gerizpera kondenatzen zituen bizi eredu hura; ordutik, Txaro Arteagak eta Mariasun Landak bizitzako ardatzen artean dituzte feminismoaren aldarriak.

Berria TB

2022ko irailak 4

Zerumugan libertatea jarrita

Donostiako Herri Irratian kazetari egin zituen hamarraldiek eta Emakunde zuzentzen egin zituen urteek egin zuten ezagun Arteaga; haur eta gazte literaturan egin duen bide oparoa da Landaren ibilbideko ezaugarri nabarmenena. Biak batzen ditu, besteak beste, gizon eta emakumeen arteko berdintasun faltaren gaineko ikuspegi zoliak, eta hori gainditze aldera izandako jarrera argiak. Batzen ditu, baita ere, adinak: aurreko mendeko 40ko hamarraldian sortuak dira, Francoren diktadurak eta Eliza katolikoaren pentsamendu hertsiak ia dena irensten zuen aroan, eta horregatik solaskide aski egokiak dira andreak itzalpera zigortzen zituen giro hartan jaio ziren hamaikatxo bat andrek feminismoak zedarritutako bideetan ahalduntzeko zer bide egin zuten ikusteko, ulertzeko, aintzatesteko.

Publizitatea