Aberastasuna

"Aberastasuna" bezala etiketatutako albisteen zerrenda

Iker Aranburu

2022ko abuztuak 14

Jeff Bezosek Amazoneko buruzagitza utzi du; besteak beste, Blue Origin espazio bidaien enpresari denbora emateko.
Amazonen eskutik, Bezosek patrikak bete ditu, baina, batez ere, iraultza eragin du merkataritzan, eta kaleko erakusleihoetatik etxeko ordenagailuetara eraman du. 1,6 milioi langileko inperio erraldoia bigarren mailan uzten ari da Bezos.

Superaberatsak (eta VI)

Irune Lasa

2022ko abuztuak 14

Denaren jabe bihurtuko dira? Teknologia talde handien ahalmenaren eta tamainaren ondorioa izan daiteke jabe pribatuen eskuetan gelditzea funtsezko eremu eta datuak.

Jokin Sagarzazu

2022ko abuztuak 13

Bere ondasun guztiak ekintza filantropikoetarako erabiliko dituela berretsi du Bill Gatesek: izurriteen kontra egiteko, munduko gosea amaitzeko, klima aldaketari aurre egiteko. Haren fundazioaren egitasmoak, baina, auzitan daude aspalditik.

Superaberatsak (IV)

Irune Lasa

2022ko abuztuak 13

Merkatuetan jaun eta jabe. Bill Gatesekin eta Microsoftekin hasi ziren enpresa teknologiko handien monopolio jokaerak, baina jarraitzaile finak izan ditu: Bezos, Zuckerberg...

Jokin Sagarzazu

2022ko abuztuak 12

Hainbat urtez Txinako pertsonarik aberatsena izan da Jack Ma, baina, merkataritza elektronikotik finantzen sektorera jauzi egin zuenean, herrialdeko agintarien susmoa piztu zuen, eta pilatutako aberastasunaren erdia galdu zuen.

Jokin Sagarzazu

2022ko abuztuak 12

Jack Ma, 2014an unibertsitate batean emandako hitzaldi batean.
Hainbat urtez Txinako pertsonarik aberatsena izan da Jack Ma, baina, merkataritza elektronikotik finantzen sektorera jauzi egin zuenean, herrialdeko agintarien susmoa piztu zuen, eta pilatutako aberastasunaren erdia galdu zuen.

Iker Aranburu

2022ko abuztuak 11

Facebookekin, harreman birtualen sarea sortu zuen, eta orain, metabertsoarekin, errealitate birtualean beste urrats bat egin nahi du. Lobbyetan asko gastatzen du, Facebooken edukien kontrolari aurre egiteko.

Jokin Sagarzazu

2022ko abuztuak 10

Elon Musken adierazpenak eta hark abiatutako egitasmoak polemika iturri izaten dira maiz.
Forbes zerrendaren arabera, munduko pertsonarik aberatsena da Elon Musk. Auto elektrikoen Tesla konpainia da haren enpresa nagusia, baina, horregatik baino gehiago, ideiak saltzeagatik egin da famatu. Esan ohi da kapitalismoak jauzi berri bat egin duela Muskekin.

Irune Lasa

2022ko martxoak 3

Yateak Monakoko portuan. Errusiako oligarka askok ondasunak dituzte printzerri hartan.
Putinen inguruko oligarken ondasunak izoztea agindu dute EBk eta AEBek. Errusiaren aberastasunaren laurdena baino gehiago daukate, eta zati handi bat atzerrian dute

Iker Aranburu

2020ko urtarrilak 21

Emakume bat adreilu fabrika batean lanean, haurra zaintzen ari dela, Bangladeshen.
Munduan 2.513 mila milioidun daude, eta munduko %60 pobreenek adinako aberastasuna pilatzen dute. Desberdintasunei buruzko urteroko txostenean, Oxfamek salatu du emakumeen eta nesken ordaindu gabeko zaintza lanak eusten diola eliteen mesederako sistema ekonomiko bidegabe bati. Bideoa, albiste amaieran.

Aberastasunaren kontzentrazioa

Irune Lasa

2019ko martxoak 10

Desberdintasunari buruzko azken txostenean Oxfam Internationalek zenbaki argia eman zuen: munduko biztanleen erdiek adina ondasun dute 26 pertsonarik aberatsenek. Zein dira aberatsetan aberatsenak? Nola lortu edo bildu dituzte euren fortunak? Munduko dirudunen zerrendek zantzu batzuk ematen dituzte horien berri izateko.

Irune Lasa

2019ko martxoak 10

<b>Protestak.</b> Amazonek New Yorken egoitza bat egitearen aurkako protesta bat, joan den otsailean.
Dirudunen irudia distira galtzen ari da AEBetan, orain arte milioidunak gurtzen zituen herrialdean. Aberastasunaren pilaketa XX. mende hasierakoaren parekoa bihurtu denez, bor-bor dago eztabaida: nola jarri behar zaie muga ezberdintasunaren hazkundeari eta fortuna eta botere neurrigabeei?

Aberastasunaren kontzentrazioa

Irune Lasa

2019ko martxoak 10

Googlek, Facebookek, Amazonek eta beste batzuek beren sektoreetan lortu duten nagusitasuna mugatzeko deiak zabaltzen ari dira.

Irune Lasa

2019ko martxoak 10

<b>Paradisu fiskalak.</b> Zerga ihesari aurre egiteko mundu mailako lankidetza da, baina pauso gutxi eman dira orain arte. Irudian, Bahametan salmentan zegoen irla pribatu bat.
Aberatsenei zergak igotzeak ekonomiaren hazkundeari kalte egin diezaiokeela, inbertsioak galduko direla, enpresak eta jendeak alde egingo duela herrialdetik... Halako argudioen atzean, maiz, oso zuzenak ez diren uste eta intuizioak daude.

Gehiago ikusi

Publizitatea