Abortatzeko eskubidea

"Abortatzeko eskubidea" bezala etiketatutako albisteen zerrenda

Zuriñe Iglesias Sarasola

2022ko uztailak 6

Abortuaren aldeko emakume bat protestan Atlanta hirian, AEBetako Georgia estatuan.

Azken 25 urteetan hobekuntzak egon dira munduan abortatzeko eskubidean: Afrikan eman da aurrerapausorik handiena. Europa da andreen eskubideak gehien babesten dituena, eta legedi hori leuntzeko erdibidean geratu da Asia. Amerikan izan dira aldaketa nabarienak: AEBetan, txarrera, eta Latinoamerikan, hobera.

Urtzi Urrutikoetxea

2022ko uztailak 3

AEBetako jatorrizko herrien protesta bat, artxiboko irudi batean.
Erreserbak lurralde subiranoak izanik, abortatzeko debekutik kanpo daudela iradoki dute, baina asko uzkur daude. Begiradak oraintxe bideratu dira jatorrizko herrietara, baina gogoratu ere ez dira egin haietaz hamarkadotan utzikeria sufritu dutenean.

Urtzi Urrutikoetxea

2022ko uztailak 1

Emakumezko bat Misoprostol botikaren kaxa batekin, Ciudad Juarezko (Mexiko) farmazia batean.
Pandemian asko handitu zen abortatzeko pilulen kontsumoa AEBetan, eta, Gorenak haurdunaldia etetea debekatu ostean, litekeena da are gehiago handitzea horiek hartzen dituzten andreen kopurua. Baina estatu batzuk horiek debekatu nahian ari dira.

Urtzi Urrutikoetxea

2022ko ekainak 30

Abortuaren aldeko ekintzaile bat, atzo, protesta egiten, Atlantan.
AEBetako herritarren haserrea Kongresurako azaroko bozetan boto bihurtzea nahi dute Alderdi Demokratako ordezkari batzuek. Beste batzuk, baina, kritikoagoak dira Bidenen alderdiaren jarrerarekin.

Urtzi Urrutikoetxea

2022ko ekainak 29

Pertsona bat armak debekatzeko eskatuz, eta ez abortua, Gorenak hartutako erabakiaren kontra joan den larunbatean Los Angelesen egindako manifestazio batean.
Babes federala galduta, AEBetako estatu bakoitzeko legediarekin lortu nahi dute abortatzeko eskubidea babestea. Louisianan, Utahn eta Texasen debekua geldiarazi dute, eta beste estatu batzuetan ere helegiteak jarri dituzte.

Urtzi Urrutikoetxea

2022ko ekainak 26

Abortu eskubidearen aldeko ekintzaileak, atzo, AEBetako Auzitegi Gorenak <em>Roe</em> araua indargabetzeko eman zuen epaiaren aurka protestan.

Milaka lagun irten dira AEBetako hirietan abortu eskubidearen aldeko protestetan. Elkar babestearen eta kalean mobilizatzearen garrantzia nabarmendu dute. Bideoa, albistearen barruan.

Urtzi Urrutikoetxea - BerriaTB

2022ko ekainak 25

"2022an oheratu nintzen eta 1950an esnatu naiz"

AEBetako Auzitegi Gorenak bertan behera utzi du abortu eskubide konstituzionala. Dozenaka milioi emakumek euren gorputzari buruz erabakitzeko eskubidea galdu du, eta duela mende erdiko egoerara itzuli. BERRIAk horietako batzuekin hitz egin du Washingtonen, erabakiaren berri izan eta gutxira egin duten protestan (Urtzi Urrutikoetxearen irudiak).

Gehiago ikusi

Publizitatea