Joseba Tapia, kantutik pozerako bidea
2022ko ekainak 22

Joseba Tapiak dantza giroan berotu du Donostiako Viktoria Eugenia antzokia, Adarra saria jaso ondorengo kontzertuan. Orkestra zabal batekin aritu da, eta Mixel Ducau eta Leturia izan ditu gonbidatu berezi.