'#badon' proiektuak irabazi du AEK-Korrika kultur sorkuntzarako beka
2022ko maiatzak 25

Ines Osinagak eta Olatz Salvadorrek aurkeztu dute, eta nabarmendu lan kolektibo bat dela, eta izaera kolektiboa duela hain justu oinarrian. Euskal kulturaren genealogia aztertu, eta diziplinarteko emanaldi bat sortuko dute 2023ko Korrika Kulturalerako.