Altitoy Ternua Saria

"Altitoy Ternua Saria" bezala etiketatutako albisteen zerrenda

Unai Ugartemendia

2020ko martxoak 3

Eskiatzaileak, Altitoy lasterketako artxiboko irudi batean.
Euskal Herriko mendiko eskiatzaileen proba nagusietakoa da Altitoy. Iazko etenaren ostean, asteburuan jokatuko dute berriro ere. 600 eskiatzaile ariko dira, nor baino nor gehiago, lasterketak dituen bi ibilbideetan. Iazko garaileetako bat, Kilian Jornet, ez da irteeran izango.

Unai Ugartemendia

2018ko martxoak 6

Jornet eta Herman garaipena ospatzen, helmugan.
Kilian Jornet-Jacob Herman eta Alba de Silvestro-Katia Tomatis bikoteek irabazi dute asteburuan Open Altitoy Ternua, nagusitasunez. Euskaldunak txukun aritu dira. 2019an ez da probarik izango, eta 2020an bueltatuko da.

Unai Ugartemendia

2018ko otsailak 27

Iazko Altitoyko probetako baten irteera. 133 bikotek bukatu zuten lasterketa luzea, eta 117k motza.
Bandres-Karoloren ondotik, Altitoy-Ternua da Euskal Herriko mendiko eskiatzaileen hurrengo proba. Grande Course zirkuituaren barruan dago berriro, eta mundu mailako eskiatzaileek parte hartuko dute, Kilian Jornet tartean, 2016an bezala berriz irabazteko asmoz.

Altitoy 

Unai Ugartemendia

2017ko otsailak 21

Mendiko eskiatzaile beteranoek eta hasiberriek helburu bera dute: gozatzea. Bakoitzak bere neurrian, bakoitzak bere eskarmentuarekin eta bere mugekin, mendiko eskiaren festan, paraje ikusgarrietan eta lagun giroan.

Unai Ugartemendia

2016ko martxoak 1

Kilian Jornet eskiatzaile kataluniarra, Baregesen lehiatzen.
Eguraldi txarrak ezin izan du zapuztu Pirinioetan ospatzen den festa. Aurten, gainera, Grande Courseren barruan jokatu da Open Altitoy Ternua. Gazteen mailan, mutiletan, Iñigo Martinez de Albornoz eta Pablo Oderizek irabazi dute, eta, nesketan, Carla Martinez de Albornoz hirugarren izan da. Helduek postu duinak lortu dituzte.

Jakes Goikoetxea

2015eko otsailak 17

2
Asteburuan jokatuko da mendiko eskiko Bandres-Karolo oroimenezkoa, Izaba inguruan. Aurten Andoni Areizaga ere omenduko dute. Euskal Herriko Txapelketa eta herri giroa uztartzen ditu.

Ainhoa Lendinez

2014ko otsailak 14

4.500 metroko desnibela gainditu behar izan zuten parte hartzaileek.
Wilfrid Jumere eta Alain Bellagamba frantziarrak eta Nahia Quincoces eta Amets Maiztegi euskal herritarrak izan dira garaile inoizko Altitoy herrikoi eta hunkigarrienean. Ia 600 eskiatzaile elkartu dira proban.

Ainhoa Lendinez

2013ko urriak 11

Pirinioetan jokatzen da Open Altitoy Ternua lasterketa.
«Mendizale sutsua», «lagunen laguna», «elurraren maitalea». Ezin konta ahala dolu hitz eta mezu jaso ditu BERRIAk egunotan, Andoni Areizaga mendiko eskiatzailearen heriotzak eragindako saminaren erakusgarri.

Ainhoa Lendinez

2013ko otsailak 8

Mendiko eski lasterketa bi egunetan jokatu zen, joan den asteburuan.
Mendiko eskiatzaileak zain zeuden, eta iritsi zen azkenean. Otsaileko lehen asteburuan jokatu da Open Altitoy Ternua, Pirinioetako mendiko eski lasterketa alpino eta herrikoiena.

Ekaitz Agirre

2012ko otsailak 3

Bikoteka jokatzen da Altitoy. Argazkian, bi eskiatzaile mendian gora, larunbatean.
Larunbat dotorearekin eta igande traketsarekin jokatu dute 2012ko Altitoy-Ternua proba; ia seiehun eskiatzaile elkartu dira Pirinioetako mendiko eskiko lasterketarik jendetsuenean.

Gehiago ikusi

Publizitatea