Batasuna

"Batasuna" bezala etiketatutako albisteen zerrenda

Enekoitz Esnaola

2021eko urriak 10

Gerry Adams, Gro Harlem Brundtland, Bertie Ahern, Kofi Annan, Pierre Joxe eta Jonathan Powell nazioarteko bitartekariak, 2011ko urriaren 17an, Donostian, Aieteko Adierazpena irakurtzen.

Euskal gatazkan mugarri izan zen Aieteko konferentzia. ETAk hiru egunera eman zuen bukatutzat jarduera armatua, urriaren 20an, prozesu baten ostean. Hori da Aieteko Adierazpenetik erabat bete den puntu bakarra.

Jon O. Urain

2021eko maiatzak 9

<b>Batasunaren aurkako operazioa.</b> Herritar ugari Batasunaren Bilboko egoitza babesten, 2002ko abuztuaren 27an.
Bi eserialdi, aski diferenteak. 2002ko abuztuan, Batasunaren egoitza babesteko eserialdia egin zuten herritarrek Bilboko Areatzan; legez kanpo jarduteko ziklo bat abiatzekoa zen. Bederatzi urte geroago, ia gune bereko beste eserialdi batek irudikatzen du Bilduren legeztatzea. Tartean, Alderdien Legea eta ondorio ugari.

Enekoitz Esnaola

2020ko otsailak 9

Rufi Etxeberria, 2009ko urriaren 17an, Donostian, <em>Bateragune auziaren</em> aurkako manifestazioan. Epaileak bezperan utzi zuen aske.

Agertoki berri bat ireki zen duela hamar urte, ezker abertzaleak 'Zutik Euskal Herria' ebazpenean baztertu egin zuelako estrategia politiko-militarra. Euskal estaturako beste ardatz bat, indar metaketa. Barne eztabaidaren azken faseaz mintzo da Rufi Etxeberria.

Enekoitz Esnaola

2020ko otsailak 9

Ezker abertzaleko hainbat kide 2009ko azaroaren 14an, Altsasun, adierazpenaren berri ematen.

Ezker abertzaleak ez zuen jendaurreko beste agerraldirik egin eztabaida prozesuan. Batasun irudia eta mezu zehatza eman nahi izan zituen.

Enekoitz Esnaola

2020ko otsailak 9

<b>Solasaldia.</b> Iosu Lizarralde, Ion Ansa eta Ainhoa Etxaide, urtarrilaren 28an, Elgoibarren, BERRIAren mahai inguruan.
Iosu Lizarraldek, Ion Ansak eta Ainhoa Etxaidek diote ezker abertzaleari hasieran alor batzuetan kostatu egin zitzaiola estrategia berria garatzea. Eraldaketa sozialerako neurriak nabarmendu dituzte, eta estatugintzan nazio ikuspegia zaintzeko ohartarazi.

Enekoitz Esnaola

2018ko uztailak 29

Paco Egea eta Pernando Barrena, joan den uztailaren 5ean, Elgoibarren, Txillarre baserriko atarian.
Arnaldo Otegi eta Jesus Egiguren urteetan bildu ziren Elgoibarren, Txillarre baserrian, konfiantzan; biak dira elkarrizketa saio hartako protagonista nagusiak, azaldu dira hedabideetan horretaz hizketan eta han, baina Paco Egea eta Pernando Barrena ere ibili ziren aurrena, hasieratik; bigarrena, berehala, eta BERRIAk elkartu egin ditu, han.

Jokin Sagarzazu

2016ko azaroak 18

PSE-EEko Ares eta Lopez, eta parean, ezker abertzaleko Etxeberria, Otegi eta Dañobeitia, 2006ko uztailean.
Loiolako prozesuko elkarrizketekin loturiko argazki bakarrenetariko bat da. Hamar urte geroago berriz bildu da Otegi modu ofizial eta publikoan PSE-EEko buruzagiekin.

Enekoitz Esnaola

2016ko uztailak 26

Arnaldo Otegi, joan den ostiralean, Azpeitian, Loiolako Arrupe etxean, 2006ko negoziazio politikoen bilera gelan.
Duela hamar urte Batasunaren, EAJren eta PSE-EEren elkarrizketa politikoak izandako lekura itzuli da Arnaldo Otegi: Loiolako Arrupe etxera. Lekuko izan da BERRIA.

Enekoitz Esnaola

2014ko irailak 14

EAJ eta HBren 1992ko elkarrizketa sortako jendaurreko lehen bilera, Bilbon, ekainaren 5ean. Mahaian, ezkerrean, HBko Aoiz, Iruin eta Idigoras; eskuinean, EAJko Egibar, Ollora eta Agirre.
16 urte igaro dira Lizarra-Garaziko adierazpenetik. «Batez ere, HBk eta EAJk lotutako akordio bat zen», esan izan du Otegik. EAJ-HBren (EH, Batasuna, Sortu) harreman zailetan parentesi bat izan zen hura. Bi alderdi abertzaleak orain berriro ari dira hizketan, baina aitortu dute elkarrekiko konfiantzarik ez dutela.

Gehiago ikusi

Publizitatea