Bertsolari Txapelketa Nagusia

"Bertsolari Txapelketa Nagusia" bezala etiketatutako albisteen zerrenda

Miren Mujika Telleria

2022ko abuztuak 7

Alaia Martin eta Andoni Egaña.

Irailaren 24an hasiko da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia, Getxon. Entseatzen hasia da Alaia Martin, baina, eguna gertu dagoen arren, urruti ikusten du oraindik. Aldiz, hamahiru urte dira Andoni Egañak txapelketak utzi zituela; lehiaren falta baino gehiago, aurreko prestaketarena sumatzen du. ARGAZKIAK: Andoni Canellada / Foku

Miren Mujika Telleria

2022ko apirilak 10

Ezker-eskuin, Onintza Enbeita, Joanes Illarregi eta Beñat Gaztelumendi bertsolariak, Donostian.
Irailean emango diote hasiera Euskal Herriko Bertsolari Txapelketari, eta «nahi baino gertuago» ikusten dute Onintza Enbeita, Joanes Illarregi eta Beñat Gaztelumendi bertsolariek. Hala ere, ez dira «edonola» joango: prest joango dira. Haien ustetan, horixe «zor» baitiote txapelketari.

Miren Garate

2017ko abenduak 17

Gaur kantatuko duten zortzi bertsolariak, asteartean , Barakaldoko (Bizkaia) BECen bertan egindako finalaren aurkezpenean.
Bertsotan, hain bat-bateko jarduna izanik, inoiz ezin da jakin bertsolari bakoitzak nolako eguna izango duen, baina izan dira txapelerako hautagaiak argiago ikusten ziren urteak. Gaur, edozeinen buru gainean irudika daiteke, eta buruz burukorako ere, konbinazio gehienek ematen dute posible.

Miren Garate

2017ko abenduak 17

Sebastian Lizaso bertsolaria, Azpeitiko (Gipuzkoa) plaza nagusian. Hark jantziko dio gaur txapela Euskal Herriko txapeldunari.
Badira 20 urte Sebastian Lizasok txapelketak utzi zituela, baina plazan gehien dabiltzanetakoa da oraindik. Egindako ibilbidea aitortu nahi izan dio elkarteak.

Urtzi Urkizu

2017ko abenduak 17

ETB1ek oso-osorik emango du gaur Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala, 11:00etan hasita. Aitzol Barandiaran eta Uxue Alberdi ariko dira kontakizuna egiten, eta Ilaski Serrano izango dute laguntzaile.

Nagore Etxeberria

2017ko abenduak 16

16 urte izan arren, txapelketako saio guztietan izan dira ahizpa bikiak.
Iritsi da azken geltokira Bertsolari Txapelketa Nagusia: bihar jokatuko da final nagusia, BEC erakustazokan. Irailaren amaieran hasi zuten bidaia 36 bertsolarik, haietako zortzi baino ez dira iritsi helmugara, eta, haiekin batera, saioz saio bidelagun izan dituzten bertsozale amorratuak. 14.600 zale bilduko dira biharko finalean, zortzi bertsolarien bertsoak eta errimak aditzeko irrikaz.

Miren Garate

2017ko abenduak 3

Unai Agirre, finalerako sailkatuen artean zela jakiteko unean, atzo, Iruñean.
Sarriegik irabazi du Iruñeko saioa, baina Agirrek hartu du protagonismoa, finalerako sailkatu delako. Bi horiekin batera, Arzallus, Lujanbio, Mendiluze, Elortza, Colina eta Gaztelumendi ariko dira BECen

Gehiago ikusi

Publizitatea