Bilboko Konpartsak

"Bilboko Konpartsak" bezala etiketatutako albisteen zerrenda

Amaia Igartua Aristondo

2022ko abuztuak 28

<b>1. Jantoki erraldoiak.</b> Konpartsak jantoki erraldoi bihurtu ziren atzo, ez bezeroek jaeko, konpartsetako kideek baizik.
Bi urteren ondoren, Bilboko konpartsetako kideak bazkaltzeko bildu dira ostera ere. Indarrak hartzeko unea izan da batzuentzat, eta Aste Nagusiaren balorazioa egiteko baliatu dute zenbaitek: «Aurrekoetan baino jende gehiago ibili da».

Iñigo Astiz

2022ko abuztuak 26

1997. urtean sortu zioten kantua Bilboko Aste Nagusiko ikurrari.
Kepa Junkera musikariak eta Edorta Jimenez idazleak sortutako 'Badator Marijaia' abestiak mende laurden bete du aurten. Sorkuntza haren parte izan zirenek «alai» gogoratzen dituzte grabazio egunak, eta, diotenez, jaiari «itsatsita» geratu zaio doinua geroztik.

Amaia Igartua Aristondo

2022ko abuztuak 25

<b>1. Onenak. </b>Ustelkeria hizpidera ekarrita irabazi du Hontzak-ek Kanpaia saria.
Bilboko Konpartsek kolorez bete dute Areatza ingurua ostera ere. Txosnak dekoratzeko, askotariko gaietara jo dute, sozialak eta politikoak batez ere: ustelkeria, ludopatia eta euskara izan dira hizpidera ekarritako zenbait; koronabirusa, apenas. Hontzak-ek irabazi du dekorazio onenaren Kanpaia saria.

Iraia Vieira Gil

2022ko abuztuak 24

Guztira 128 bikotek eman zuten izena, atzo, Hor Dago Abante konpartsak antolatutako mus txapelketan. Hainbat jokalari kanpoan geratu ziren.
Hor Dago Abante txosnak antolatutako mus lehiaketak jendetza bildu du aurten ere Bilboko Areatzan. Eguzkiak gogor jo duen arren, jokalariek erraz bete dituzte arduradunek ekitaldirako jarritako 256 eserlekuak.

Iñigo Astiz

2022ko abuztuak 21

<b>1. Marijaia.</b> Azkenekoz, 2019an izan zen Marijaia Bilboko Arriagako balkoian; horregatik, milaka pertsona batu zituen, atzo.
Festa egarriz da Bilbo, eta konpartsek antolatutako kalejiran zein jaiei hasiera emateko txupinazoan izandako giroa izan dira horren froga. Urtebeteko ohiko itxaroaldia, aurten 1.051.200 minutu luzeagoa izan dela zehaztu du Itziar Lazkano aktoreak pregoian, eta Iratxe Palaciosek piztu du suziria.

Amaia Igartua Aristondo

2022ko abuztuak 20

<b>1. Hor Dago Abante.</b> Mamikik ez du txosnarik jarriko aurten, eta haren tokian egongo da Abante, Estalpeen gunean.
Alde ekonomikoan ez ezik, parte hartzean ere igarri dute Bilboko Konpartsek pandemiaren eragina. Hasieran, kide askoren jarduna apaldu zen, baina, festak berreskuratu ahala, aktibatuz joan dira asko. Nolanahi ere, aurtengo Aste Nagusia mugarria izango delakoan daude. Gaur hasiko da.

Gehiago ikusi

Publizitatea